Featured image

EXPORTad-ak: handitu zure nazioarteko salmentak lineako publizitatearekin (online)

Merkatu globalean, gaur egunekoan, enpresa handiek nahiz ETEek nazioarteko merkatuetan salmentak handitu beharra dute. Testuinguru horretan, marketin digitala eta, zehatzago, lineako publizitatea tresna garrantzitsuak dira, eta, beste aukera batzuekin alderatuta, neurrizko inbertsio batekin prozesu horretan lagun dezakete.

Saioaren helburua da nazioartean lineako publizitate-kanpainak ezarri eta garatzearen abantailak azaltzea, estrategia digitalaren garrantzia oinarri hartuta.

Saio honetan ikasiko duzu ordainpeko publizitate-baliabideak garrantzitsuak direla esportazio- eta nazioartekotze-estrategietan. Horrez gain, Interneten bidez kontaktuak egiteko eta salmentak hobetzeko gako nagusiak eta lineako komunikazio-moduak ezagutuko dituzu.

 

Nori zuzenduta

Sektore guztietako, industriala barne, enpresen merkataritza- eta salmenta-arduradunei; ekintzaileei, eta, oro har, lineako publizitateak tokiko merkatuaz haratago negozio egiteko ematen dituen aukerak ezagutu nahi dituzten edozein sektoreko profesionalei. 

 

Edukia

  • Eraldaketa digitalaren inpaktua antolamenduan.
  • Enpresa esportatzailearen aukerak marketin digitalaren bitartez.
  • Ekintza-plana nazioartekotzeko prozesu digitalerako.
  • Lineako publizitate-ekintzak nazioarteko negozioak hartzeko.

 

 

Aurreko edizioak »»