Featured image

Euskal Encounter: Sare neuronalak erabiltzea Keras eta TensorFlow-rekin

Sare neuronalen munduan Frameworks erabiltzeak aukera ematen du eraginkortasun handiko eredu prediktiboak azkar eta intuitiboki sortzeko. Jardunaldi honetan, adimen artifizialaren mundura hurbilduko gara; gure lehenengo sare neuronal prediktiboak sortuko ditugu, eta etengabe aldatzen ari den eremu ikusgarri batean sartuko gara.

Edukiera mugatua: 15 pertsona

Izena emateko

Ekitaldi hau 2021eko Euskal Encounterren programaren atal bat da. Lekua mugatua da, beraz, aldez aurretik izena eman behar da. Izena eman dutenek eta lekua dutela esanez egiaztapena jaso dutenek baino ezingo dute parte hartu.

Baldintzak

Google Collaboratory online erabili ahal izateko gmail kontu bat edukitzea.

Norentzat

Datuekin lan egiten duten eta datu-analitika aurreratuaren eta adimen artifizialaren arloa ezagutu nahi duten pertsonak.

Hizlaria

Julen Manzano, industria-ingeniaria eta konputazioko ingeniaria, Datu Zientzietako masterra, Big Datako masterra. Dataseteko adimen artifizialeko sistemetarako eredu prediktiboen sorreran aditua da, eta gaur egun 100 herrialdetan baino gehiagotan ditu aplikazio operatiboak.

Anteriores ediciones »»