Featured image

Euskal Encounter: RasPi-NAS, Raspberry-Pi 4B erabiltzea NAS gisa Google Argazkien alternatiba bezala

Google-ek bere plataforman argazkiak doan biltegiratzeko aukera baztertu du 2021eko ekainaren 1etik aurrera (https://support.google.com/photos/answer/10100180?hl=es). Orain arte plataforman zenituen argazkiek bertan jarraitzen dute eta ez dira biltegiratze-espazio gisa kontuan hartzen.

Baina zure argazkiak orain arte bezala sinkronizatzen jarraitzen baduzu, hemendik aurrera, argazkiek hartzen duten espazioa posta elektronikoak (Gmail-ak, eranskinak barne), Android-en segurtasun-kopiek eta Google Drive-eko dokumentuek hartzen duten espazioari gehituko zaio, eta orain arte zeneukan edukiera izango duzu, hau da, doako kasuan, 15Gb-ko espazioa erabiltzaile bakoitzeko.

Jokaera hau ohikoa da, zerbitzu bat puntu bateraino doan erabiltzen duzu eta zerbitzuak merezi duela uste baduzu, zentzuzkoa da puntu horretatik aurrera ordaintzen hastea. Biltegiratze-espazio handiagoa behar baduzu, zerbitzua zabal dezakezu, Google One-en kontu pertsonal baten (@gmail.com) bidez edo Google Drive-en biltegiratzea handiagotuz, Google Workspace kontuetan.

Aldiz, Raspberry Pi bat badaukazu, bertara konektatuta dauzkazun biltegiratze-gailuetako bat erabil dezakezu eta zure NAS bat izan, zeina zure sarera konektatuta egongo den argazkiak edota multimedia fitxategiak sinkronizatzeko.

NAS bat zure hodei pribatuan bilakatzen da, zure sarera konektatutako zerbitzari bat daukazu, bertan dago zure biltegiratze-gailua eta konektatuta dauzkazun gailu guztiei ematen die zerbitzua, hau da, ordenagailuei, smartphone-ei, tabletei, smart-TV-ei...

Horretarako, Raspberry Pi 4B bat eta OpenMediaVault erabiliko dugu, NAS zerbitzuaren irtenbide berriena, Debian Linux-en baitan garatua.

Edukiera mugatua: 15 pertsona.

Izena emateko

Ekitaldi hau 2021eko Euskal Encounterren programaren atal bat da. Lekua mugatua da, beraz, aldez aurretik izena eman behar da. Izena eman dutenek eta lekua dutela esanez egiaztapena jaso dutenek baino ezingo dute parte hartu.

Norentzat

Programazioko ezagutza espezifikorik ez duen eta Raspberri Pi bezalako sistema ekonomikoetan eta software librean sar daitezkeen funtzionaltasunetako bat ezagutu nahi duen edonorentzat.

Hizlaria

Venan Llona Aiara Valley Berrikuntza eta Teknologia Guneko coach digitala da Menagarain - Araba. SPRIko (Eusko Jaurlaritza) Enpresa Digitala eta Barnetegi Teknologikoetako ohiko laguntzailea, hizlaria eta prestatzailea 2009tik. Espezialista: teknologia, Internet, sare sozialak, aplikazio praktikoak enpresetan eta erakundeetan, Gaitasun Digital Profesionalak (Ikanos-Digcomp), 5SDigitalak eta Segurtasun Informatikoa/Zibersegurtasuna. Incibeko ziberkooperantea da, cibervoluntarios.org-en ziberboluntarioa eta Euskal Internauten Elkarteko idazkaria, @iEuskadi. Kolaboratzailea eta ohiko dibulgatzailea komunikabideetan (irratia, prentsa eta telebista, teknologia pertsonengana hurbilduz.

Hurrengo edizioetara itzuli »»

Hurrengo edizioetara itzuli »»