Featured image

Euskal Encounter: Mugikortasun-arloko zibersegurtasuna – OMSP

Hitzaldian, OMSP (Open Mobility Security Project) proiektua aurkeztuko da. Hain zuzen, proiektu horren helburua da ibilgailuetan hacking arloko segurtasuna ebaluatzeko kontrol teknikoen esparru bat estandarizatzea. OWASP proiektu ezagunean oinarrituta, OMSP proiektu ireki gisa abiaraztea erabaki zen, komunitateak parte hartzeko aukera izan zezan, bere ezagutza eta esperientzia eskainiz eta, beraz, gure ibilgailuen zibersegurtasuna hobetuz.

Ekitaldi hau 2021eko Euskal Encounterren programaren atal bat da. Euskal Encounterren hitzaldiak zuzenean Twitch eta Youtube kanaletatik emango dira.

Norentzat

Teknologiarekiko grina duen eta ibilgailu konektatuen zibersegurtasunean interesa duen edonor. Mugikortasun konektatuari aplikatutako zibersegurtasuna.

Hizlariak

David Jiménez Cobo, OSANE Consulting-eko eta Zerolynx-eko Ziberdefentsa Saileko arduraduna. Hamabost urte baino gehiagoko esperientzia du informazioaren teknologien sektorean, sare eta ingurune seguruak ezartzen, eta teaming, pentesting, threat hunting eta segurtasun-ikuskaritzak egiten.

Martín Puga Egea, OSANE Consulting-eko eta Zerolynx-eko zibersegurtasuneko analista, mugikortasun-proiektuetan eta sistema txertatuetan espezializatua. Ingeniaritza Informatikoan graduatua da Vigoko Unibertsitatean; Informazio eta Komunikazio Teknologien Segurtasuneko masterra egin zuen Madrilgo Unibertsitate Europarrean, eta Zibersegurtasuneko doktoretza Juan Carlos I.a Erregea Unibertsitatean. Ibilgailu autonomo eta konektatuen zibersegurtasuna baliozkotzeko ingeniari gisa esperientzia handia du mugikortasun-teknologia berriei eta hiri adimendunei lotutako nazioarteko I+G proiektuetan. Gainera, hainbat ibilgailu-motaren segurtasun-ikuskaritzak diseinatu eta egin ditu, bai eta zerbitzuen eta komunikazioen azpiegiturenak ere.

Hurrengo edizioetara itzuli »»

Hurrengo edizioetara itzuli »»