Featured image

Euskal Encounter: ESP32 prozesadoreak. Sarrera

ESP32 prozesadoreen ezaugarriak eta ematen dituzten aukerak ezagutzea, proiektu baten bidez: hodeitik datuak hartzea airearen kalitatea CO2-mailaren arabera neurtzeko.

ESPRESSIFek mikrokontroladore-sorta berri bat merkaturatu zuen 2016. urtearen amaieran. Aurreikuspenen arabera, maker sektorea irauliko dute, eta, segur aski, baita industriala ere. Programatzeko dituzten ezaugarri eta ahalmen aurreratuei esker ezin konta ahala aukera ematen dituzte, eta teknologia berri ahaltsuagoak, fidagarriagoak eta merkeagoak sortzeko bidea irekitzen dute.

Aurkezpen honetan, haien ezaugarrien errepasoa egingo dugu, eta batzuk martxan ikusi ere bai. Erabilera praktiko batzuk ere ikusiko ditugu. Hitzaldian, tenperaturaren, hezetasunaren eta CO2-mailaren datuak hartzen dituen proiektu bat erakutsiko da, eta datu horiek hodeiko plataforma batera nola kargatzen diren ere bai, edozein nabigatzaile erabiliz kontsultatu ahal izateko.

Ekitaldi hau 2021eko Euskal Encounterren programaren atal bat da. Euskal Encounterren hitzaldiak zuzenean Twitch eta Youtube kanaletatik emango dira.

Hizlaria

Endika Etxebarrieta Camp Tecnológico-ko AAko laborategiaren koordinatzailea da. 2019az geroztik, AAko integrazio- eta entrenamendu-proiektuak garatu ditu robotentzako aplikazioetan irudiak tratatzeko, eta hainbat ikasleren tutore izan da haien AAko aplikazioen inguruko gradu-amaierako proiektuetan.

Hurrengo edizioetara itzuli »»

Hurrengo edizioetara itzuli »»