Featured image

Etika adimen artifizialean: negozio arduratsuagoak, iraunkorragoak eta lehiakorragoak eraikitzeko aukera

Helburua

Adimen artifizial arduratsua esploratzea, Europako araudiak nahiz enpresetako borondatezko praktika etikoak barne hartuta, eta ASG estrategietan integratzea aztertzea, enpresen jasangarritasuna eta lehiakortasuna hobetzeko, adibide praktikoekin eta lan ereduekin.

Programa

  • Analisi koral bat: zer lotzen dugu etikarekin AAn?, zer ulertzen dugu dela AA arduratsu bat? Positiboki eta alde ilunetik.
  • Gure ingurunean etikaren arloan kontuan hartu beharreko ekimenak eta eragileak
  • Europak markatzen du jarraibidea: konfiantza emango digun AA nahi du. Eta bai, enpresoi eragiten digu.
  • Kasu bat: BAICen kode etikoa. AAren etika eta alderdi arauemaileak, ardatz estrategiko gisa.
  • ASG ikuspegia eta adimen artifizial arduratsua.
  • Lan ereduak: Open Data Ethics.
  • Eta orain zer egingo dugu?

Metodologia

Webinarra plano bikoitz batean planteatzen da:

  • Egungo artearen egoera erakusteko inputak eta adimen artifizial arduratsuaren inguruan dagoeneko testatuta dauden lan metodologiak ematea bertaratzen direnei.
  • Aukerak irekiko dizkigun hausnarketa kritikoa bultzatzea

Norentzat da?

  • Irabazi asmoa duten edo ez duten erakunde publiko edo pribatuetako profesional teknikoak edo kudeaketakoak, adimen artifiziala erantzukizunez erabili nahi dutenak, lehiakortasunean irabaziak galdu gabe.

Zer lortzen da webinar hau amaitzean?

  • Adimen artifizialean etikarekin lotutako zenbait kontzeptu finkatzea eta horien garrantzia ulertzea, eta, aldi berean, gure enpresa errealitatean nola lurreratu hausnartzea.

 

Aurreko edizioak »»