Featured image

ESFRI SLICES-RI Europako Ikerketa Azpiegituraren euskal nodoaren aurkezpena

2021eko ekainean, Ikerketarako Azpiegiturei buruzko Europako Foro Estrategikoak (ESFRI) Europa osorako SLICES-RI ikerketa-azpiegitura gehitu zuen bere bide-orrian. SLICES-RI (Scientific LargeScale Infrastructure for Computing/Communication Experimental Studies) plataforma malgu bat da, komunikazio-teknologietan eskala handiko ikerketa esperimentala bultzatzeko diseinatua. Euskal nodoak, zeina estatuko bigarrena baita, SN4I (Smart Networks for Industry) azpiegituraren gaitasunak areagotzen ditu, eta, horri esker, komunikazio-teknologia berriak iker daitezke —hala nola 6G, TSN edo teknologia kuantikoak—, bai eta sektore gehiagotan aplikatu ere — adibidez, osasun-zerbitzu elektronikoetan, mugikortasunean eta hiri adimendunen alorrean—. Azpiegitura hori UPV/EHUko hiru gunetan banatuta dago.

Egitaraua

09:30-10:05: Harrera eta hasiera instituzionala
- Francisco Colomer, Zientzia eta Berrikuntza Ministerioko Programen Zuzendaria
- Ana Ramírez, Madrilgo Autonomia Erkidegoko Unibertsitate, Ikerketa eta Zientzia Sailburuordea
- Adolfo Morais, Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordea

10:05-10:30: ESFRIrako sarrera
Hakima Chaouchi ESFRI DIGIT SWG

10:30-10:45: Aurkezpena Frantziako Ministerioaren eta ESFRIren eskutik
Elena Hoffert

10:45-11:30: SLICESen ikuspegi orokorra
Serge Fdida, SLICESeko koordinatzailea

11:30-12:00: Kaferako atsedena

12:00-12:05: Ekitaldi lokalaren harrera eta gonbidatuen aurkezpena
Itziar Irigoien, Nazioarteko Proiektuen Zuzendaria, UPV/EHU

12:10-12:30: Ikerkuntza sarean
Adolfo Morais, Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordea

12:20-12:40: Slices-Euskadi nodoaren aurkezpena
Eduardo Jacob, UPV/EHUko Ingeniaritza Telematikoko katedraduna eta nodoaren koordinatzailea, UPV/EHU

12:40-13:10: Industria 4.0-ko soluzioen ebaluazio goiztiarrerako ikerketa-azpiegituren erabilera
Sergio García Susaeta, Industria 4.0. Zuzendaria, Gestamp

13:10-13:30: 5G/6G proiektua burutzeko laguntzen aurkezpena
Iñaki Suarez, Eraldaketa Digitala arloko Zuzendaria, SPRI

13:30-13:35: Ekitaldiaren amaiera

13:35-14:30: Bazkaria eta networking

Norentzat

Ikertzaileak, I+Gko enpresa-unitateak, zerbitzu-hornitzaileak, telekomunikazio-zerbitzuetako enpresak, telekomunikazio-operadoreak eta Interneteko zerbitzu-hornitzaileak.

Aurreko edizioak »»