Featured image

Erreserba-Sistemak eta Revenue Management

Revenue Management: nola ezarri prezio optimoa zure ostatuko gelei, eskari txikiz doituz eta eskari handiak optimizatuz. %20ko kosturik ez duten salmenta zuzenak maximizatzeko erreserba-teknologia azalduko da, kasu zehatz eta tresnak ikusiz, salmenta-kanal ezberdinak izateko: (weba, erreserba-motorra eta channel manager).

"Tolosaldeko TIC Astea-ren" hamairugarren edizioaren baitan antolatutako ikastaroa, LEHIBERRIk -Tolosaldeko Lehiakortasun eta Berrikuntzarako Foroa- eta ENPRESA DIGITALAk antolatuta. Ekimen honen helburua da, TIK-IKT erreminten erabilpena sustatzea Tolosaldeko enpresa sarean; banakako enpresari, enpresa txiki eta ertainez osatua dagoen sarean.

Nori zuzendua

Hiritarrak, ikasleak, langileak, langabeak, profesionalak, direktiboak eta enpresariak.

Formatzailea nor da

Mondragón Unibertsitateko (MU) Ingenieritza Fakultateko eta Informatika Saileko irakasle eta adituak.

Informazio gehiago jaso nahi baduzu edota izena emateko, web orri hau bera erabili, edota lehiberri@tolosaldea.eus / telefonoa 943 654 501.

"Ekitaldian zure segurtasuna bermatzeko hartutako COVIDaren aurkako neurriak"

COVID-19ak eragindako osasun-krisiari aurre egiteko beharrezko prebentzio-neurriekin lotuta, Osasun sailburuak 2020ko abuztuaren 19an onartutako AGINDUAN jasotako irizpideen arabera:

Parte-hartzaile bakoitzari homologatutako FFP2 maskara bat emango zaio. Maskara hori nahitaez eta uneoro erabili beharko da eraikinaren gune guztietan.

Bilera-aretoak erabiltzeko garaian, bertaratutakoen artean 1,5 metroko distantzia bermatu beharko da.

Parte-hartzaileek eskuragarri izango dituzte gel hidroalkoholikoak.

Ekitaldira bertaratutakoen artean objektuak ez partekatzea gomendatzen da.