Errentagarria al da Facebooken jarraitzea nire negoziorako?
Saioan zehar, gaur egungo erabilera-joerak, plataformaren aldaketak eta kontuan hartu beharreko alternatibak berrikusiko dira. Jardunaldia amaitzean, bertaratutakoek argi ikusiko dute Facebooken inbertitzen jarraitzea erabaki estrategiko egokia den beren negozioarentzat.
Helburua:
Facebooken errentagarritasuna aztertzea, egungo ingurune digitaleko salmenta- eta marketin-kanal gisa.
Norentzat:
Facebookek negozioetarako eskaintzen dituen aukerak ezagutu nahi dituzten profesional guztiak.
Edukia:
- Facebooken erabileraren egungo joerak
- Facebookeko algoritmoa 2024an
- Beste plataforma batzuekiko alderaketa
- Segmentazio-aukerak eta xede-publikoa
- Facebook Ads-en kanpainak sortzea
- Ondorioak eta erabakiak hartzea