Eraldaketa digitala software libreko soluzioen bidez: ingurune guztietarako
Fabrikatzaile pribatibo handiak nagusi diren mundu honetan, software librea alternatiba erreal bezala agertzen ari da. Soluzio lehiakor eta berrikuntza-proiektu aurreratuen bideratzailea izan daiteke.
Irtenbide pribatiboek lizentzia-kostuak dituzte, eta horrek asko garestitzen du enpresen eskaintza, hare gehiago ETEn kasuan, ezin baitute halako inbertsio garestirik egin. Software libreak arrazoizko prezioetan eta pribatiboen funtzionaltasun-maila berarekin kudeaketarako soluzioak eskaintzen ditu. Bestalde, enpresek ez dute programaren fabrikatzailearekin loturarik eduki, eta, beraz, software libreak fabrikatzailearen eta hornitzailearen arteko independentzia bermatzen du. Horren guztiaren ondorioz, software librean oinarritutako soluzioekiko interesa gero eta handiagoa da.
Jardunaldi hau informatika- edo digitalizazio-tresnak lantzen, erabiltzen edo kudeatzen dituzten pertsonei zuzenduta dago; orokorrean software pribatiboari alternatibak bilatzen dizkioten eragileei: marketin-enpresak, merkataritza elektronikoa, industria, banaketa, etab.
Egungo egoera, datozen joerak eta etorkizunean norantz joan daitekeen aztertuko dugu. Egungo egoera, joerak eta etorkizunean norantz joan daitekeen ezagutuko dugu. Ponentzia ezberdinen bidez, Software librea funtsezko pieza izan dela energiaren eta automobilgintzaren sektoreetako sistema industrialetan, IDS (International Data Spaces) arkitekturan, zeinak aukera ematen baitu datua subiranotasunarekin partekatzeko eta IDSren open source estrategia erabiltzeko. Joomla 4ren erabileraren eta webguneen garapen adibideak izango ditugu, baita adimen artifiziala egiteko R eta Phytonen erabilera, merkataritza elektronikoan BD eta 4.0 industriako soluzioak ere.
Programa
9:00 Irekiera
Leyre Madariaga (Eraldaketa Digital eta Ekintzailetzako Zuzendaria - Eusko Jaurlaritza)
9:10 Etorkizuna open da
María Portilla
ESLEko gerentea – Euskadiko Teknologia Libreko eta Ezagutza Irekiko Enpresen Elkartea
9:35 Joomla! 4, aukerez betetako mundu berri bat
José Antonio Telleria
AVC multimediako proiektu zuzendaria
10:00 Zertarako balio dio Open Sourcek Gipuzkoako enpresa bati? Negozio-prozesuen optimizazio
kuantitatiboa eta kostu operatiboen murrizketa IAren bidez: Open Source eta Giza Faktorea.
Félix Díez
Versiako Berrikuntzako zuzendaria
10:25 Software libreen erabilpen kasuak eta 4.0 industriako estandar irekiak
Iker Sagasti
IRONTECeko zuzendari korporatiboa eta bazkide sortzailea
10:50 Atsedenaldia
11:10 Bezeroak leialtzea, estranet bidez zerbitzua emanez, myUlma
Garikoitz Araolaza
CODESYNTAXeko CTO eta proiektuburua
11:35 Software librearen kulturak IAren garapenean duen garrantzia. Arrakasta-kasu bat hizkuntzaren
prozesamendu automatikoan
Aitor Soroa
EHUko Konputazio Zientzien eta Adimen Artifizialaren Saileko irakasle agregatua
12:00 Kode irekiaren papera Lookieroko datu-ekosisteman
Miguel Angel Veganzones
VP of Data de Lookiero
12:25 International Data Spaces: datuaren subiranotasunerako open source estrategia
Alberto Berreteaga
TECNALIAko IDS Competence Center koordinatzailea
12:50 Amaiera