Erabiltzailearen esperientzia (UX) diseinatzea adimen artifizialarekin (AA)
Ikastaro hau adimen artifizialeko teknologiak beren diseinu-prozesuan integratu nahi dituzten UX designerrentzat diseinatuta dago, erabiltzaile-esperientzia pertsonalizatuagoak eta eraginkorragoak sortzeko. Ikastaroan zehar, parte-hartzaileek kasu praktiko ugariren bidez ikasiko dugu nola aplikatu AA kontzeptuak eta UX teknika aurreratuak, erabiltzaileen beharrak eta itxaropenak zehatzago aseko dituzten produktuak eta zerbitzuak diseinatzeko.
UX diseinu-prozesuaren zerbitzura jarritako Adimen Artifizial Sortzaileko tresnen potentzial guztia aprobetxatzen ikasiko dugu. Teknologia indartsu horien inguruan kritikoki eta ikuspegi humanistatik ikasteak aukera emango digu askoz azkarrago eta eraginkorrago lan egiteko, prozesuak arintzeko eta diseinatzaileen sormen-ahalmena ustiatzeko. Horrela, teknologia bakoitzaren erabilera-kasuak eta Erabiltzaile Esperientziaren diseinuan ateratako eta aplikatutako ikaskuntzak ulertuko ditugu. Batez ere Chat GPT eta Midjourney erabiliko ditugu, baina Adimen Artifizialean oinarritutako beste teknologia batzuk ere aipatuko ditugu.
Helburua
- AAren, bere erronken, mehatxuen, ziurgabetasunaren eta erantzukizunen inguruko ikuspegi orokorra lortzea.
- AA zentzu kritikoarekin eta ikuspegi humanistarekin erabiltzen ikastea.
- UX prozesuan aukerak eta zuhurtasunak identifikatzea.
- UX Research-en testu-sortzaile diren IAko tresnak aplikatzea (User Persona, Customer journey, elkarrizketak, benchmarka, analisi heuristikoa, etab.)
- UX esparruaren beste arlo handi batzuek ematen dituzten aukerak ulertzea (Informazioaren arkitektura, elkarrekintzaren diseinua, Copywritinga, Brandinga eta arte zuzendaritza, UI...)
- Prompting-gakoak ikastea
Programa
- Adimen artifizialari buruzko sarrera orokorra: Erronkak eta aukerak
- UX diseinu-prozesuko erabilera-kasuak: UX Research-etik produktuen eta zerbitzuen ideiara eta kontzeptualizaziora
- Sormen algoritmikoa: IA tresna sortzaileak, horizonteak eta aukerak
- Promptingaren gakoak
- Aplikazioak eta ariketa praktikoak
Nori zuzendua
UX diseinatzeaileak, UXren prozesuari aplikatutako IAn oinarritutako teknologien erabileraren inguruan irekitako horizonteak ulertu nahi dituztenak.