Featured image

Erabaki errentagarriak eta teknologia (Euskal Encounter)

Erabakiak datu objektiboetan oinarrituta hartzen dituzten enpresek emaitzak hobetzen dituzte. 4 enpresaburutik 3k intuizioz hartzen dituzte erabakiak. Zuk nola hartzen dituzu?

Egunero hartzen ditugu erabakiak, baina ba al dakigu zuzenak ote diren? Ba al dakigu zer ondorio dituzten? Ebalua al ditzakegu emaitzak?
Teknologiak aukera ematen digu eskura dugun informazioa hobetzeko ekintza zehatz bihurtzeko.

Baina… nahikoa al da teknologia?

  • Edozein ezarpenen arrakasta helburuak zehazteko dugun gaitasunaren araberakoa da.
  • Ikasketa-zirkulua elikatzea funtsezkoa da eraldaketa digitalean

Izena emateko

Ekitaldi hau 2022ko Euskal Encounterren programaren atal bat da. Lekua mugatua da, beraz, aldez aurretik izena eman behar da. Izena eman dutenek eta lekua dutela esanez egiaztapena jaso dutenek baino ezingo dute parte hartu.

Norentzat

  • CEOak, CFOak, CTOak
  • Ingurune gero eta hegazkorrago eta aldakorrago batean (kontuan hartu beharreko parametro-kopurua handitu egiten da; ezezagunak handitu egiten dira; baliabideak mugatuak dira) erabaki estrategikoak eta operatiboak hartzen dituzten zuzendari guztientzat.
  • ERABAKIAK HARTZEKO beren datuak INFORMAZIO PRIBILEGIATU bihurtu nahi dituzten enpresa guztientzat.

Hizlaria

Ana García-Serrano, Ekonomia Zientzietako lizentziaduna, Finantza Graduondokoa, MBA. 25 urteko karrera auditoretzan, aholkularitzan eta askotariko sailen zuzendaritzan, zuzendaritza nagusia barne. Betidanik izan du datuak aztertzeko interesa, eta hainbat kudeaketa-tresnaren ezarpenaren buru izan da. Modelaketa analitikoan aditua.

Hurrengo edizioetara itzuli »»

Hurrengo edizioetara itzuli »»