Enpresen Networking-a 2026- Smart Industry
Industrian EIKTak sustatzeko lankidetza
Enpresen Networking-a - Smart Industry kongresua Espezializazio Teknologikoko Lurralde Sareen Programaren (RETECH) barruan kokatzen da, EBren Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren (NextGenerationEU) esparruan. Erakundeen arteko lankidetza sustatzeko ekimen gisa, helburu honekin: Adimen Artifiziala eta elektronika-, informazio- eta komunikazio-teknologiak (EIKTak) prozesu produktiboetan integratzea, enpresetan Industria Adimenduna garatzeko apustu gisa
Kongresuaren xedea da enpresetan adimen artifiziala eta EIKT berriak sustatzea. Hori lortuko da sektore anitzeko topaketa bat antolatuz, errealitate industrial berri hau ardatz izanik.
Nork parte har dezake?
A) Hainbat Sektore industrialetan (automobilgintzan, aeronautikan, energia-sektorean, makina-erremintan, eta abarretan) diharduten EAEko enpresek, baldin eta gaur egun dituzten enpresa-beharrei aurre egiteko EIKT-enpresen zerbitzuak behar dituztenak Industria Adimendunaren arloan. Hauek batez ere, Adimen Artifizialaren ezarpenean oinarrituko dira, baina gainerako EIKT berriak baztertu gabe (Gehikuntzazko fabrikazioa, Elkarlaneko robotika, Sistema ziberfisikoak, Errealitate areagotua, Ikusmen artifiziala, Errealitate birtuala, Cloud Computing, Big Data, Zibersegurtasuna).
B) EIKT-sektorean diharduten enpresek, baldin eta sektore bereko eta/edo hainbat industria-sektoretako beste enpresa batzuekin harremanetan jarri nahi dutenak, Industria Adimendunaren arloan egon daitezkeen lankidetzak zehazteko helburuarekin.
Parte hartzen duen enpresa bakoitzak bilera-agenda pertsonalizatu bat izango du, eta bi fase hauetan gauzatuko da:
- Parte hartzen duten enpresen eskaerak abiapuntu.
- Bi aldeek adostutako Matchmaking-prozesu bat.
Agenda (behin-behinekoa)
8:30 - 9:15 Harrera egitea eta dokumentazioa ematea
9:15 - 9:20 Ongietorria eta jardunaldiaren aurkezpena.
9:20 - 9:30 Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburua
9:35 - 9:55 BidaIA: Euskadik industriako AAren adopzioa antolatzeko egindako apustua
- “BidaIA: nola laguntzen dizun ibilbide honek AA zure enpresan txertatzen”.
Elixabete Garcia, Eusko Jaurlaritzako Eraldaketa Digitaleko zuzendaria. - “Enpresa traktore baten ikuspegia: balio-kateak AAren arloan aurrera egitearen garrantzia”.
Nerea Aranguren, DANOBATGROUPeko zuzendari nagusia eta BAICeko presidenteordea. - "Sektore teknologikoaren eginkizuna enpresei BidaIAn laguntza ematean”.
Cristina Murillo, GAIAko zuzendari nagusi ondokoa.
9:55 - 10:10 ETE bat AAren erronkaren aurrean: nola hasi BidaIArekin
Amurrio Ferrocarriles. Haizea Rodriguezek dinamizatua, BAIC-eko ekimenen arduraduna.
10:15 - 11:00 Hausnarketa-gunea: "Gure enpresetan Industria Adimenduna garatzearen alde"
Hainbat industria-enpresak beren enpresetan AA nola aurre egiten, jorratzen, aplikatzen eta hartzen ari diren azaltzeko esperientziak partekatzeko gunea.
- Nagore Rodríguez eta Ariana Roman, Dpt. of Technology & Sustainable Development - Betsaide
- Jon Ezkerra, I+G proiektuen koordinatzailea - CIE Automotive taldea
- Eduard Vendrell, Draxton Europa & Asiako OT/Industry 4.0-ko arduraduna eta Marta Ratón, Plant Manager - Draxton Atxondo
11:00 - 11:30 Etenaldia - Kafea eta Networking-a
11:30 - 13:05 Aldebiko topaketak. Negozio-bilerak, aldez aurretik ezarritako agendaren arabera
13:05 - 14:10 Luncha - Networking-a
14:10 - 16:35 Aldebiko topaketak. Negozio-bilerak, aldez aurretik ezarritako agendaren arabera

