Featured image

Enpresen Networking-a 2026- Smart Industry

Industrian EIKTak sustatzeko lankidetza

Enpresen Networking-a - Smart Industry kongresua Espezializazio Teknologikoko Lurralde Sareen Programaren (RETECH) barruan kokatzen da, EBren Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren (NextGenerationEU) esparruan. Erakundeen arteko lankidetza sustatzeko ekimen gisa, helburu honekin: Adimen Artifiziala eta elektronika-, informazio- eta komunikazio-teknologiak (EIKTak) prozesu produktiboetan integratzea, enpresetan Industria Adimenduna garatzeko apustu gisa

Kongresuaren xedea da enpresetan adimen artifiziala eta EIKT berriak sustatzea. Hori lortuko da sektore anitzeko topaketa bat antolatuz, errealitate industrial berri hau ardatz izanik.

Nork parte har dezake? 

A) Hainbat Sektore industrialetan (automobilgintzan, aeronautikan, energia-sektorean, makina-erremintan, eta abarretan) diharduten EAEko enpresek, baldin eta gaur egun dituzten enpresa-beharrei aurre egiteko EIKT-enpresen zerbitzuak behar dituztenak Industria Adimendunaren arloan. Hauek  batez ere, Adimen Artifizialaren ezarpenean oinarrituko dira, baina gainerako EIKT berriak baztertu gabe (Gehikuntzazko fabrikazioa, Elkarlaneko robotika, Sistema ziberfisikoak, Errealitate areagotua, Ikusmen artifiziala, Errealitate birtuala, Cloud Computing, Big Data, Zibersegurtasuna).

B) EIKT-sektorean diharduten enpresek, baldin eta sektore bereko eta/edo hainbat industria-sektoretako beste enpresa batzuekin harremanetan jarri nahi dutenak, Industria Adimendunaren arloan egon daitezkeen lankidetzak zehazteko helburuarekin.

Parte hartzen duen enpresa bakoitzak bilera-agenda pertsonalizatu bat izango du, eta bi fase hauetan gauzatuko da:

  • Parte hartzen duten enpresen eskaerak abiapuntu.
  • Bi aldeek adostutako Matchmaking-prozesu bat.  

Agenda (behin-behinekoa)

8:30 - 9:15 Harrera egitea eta dokumentazioa ematea

9:15 - 9:30 Ongietorria eta kongresuaren aurkezpena, Elixabete Garcia, Eusko Jaurlaritzako Eraldaketa Digitaleko Zuzendariaren eskutik.

9:30 - 9:45 TEIC sektorea, NEXT eraldaketa-estrategien zerbitzura. Tomás Iriondo, GAIAko Zuzendari Nagusia.

9:45 - 11:00 Hausnarketa-gunea: "Gure enpresetan Industria Adimenduna garatzearen alde"

Hainbat industria-enpresak beren enpresetan AA nola aurre egiten, jorratzen, aplikatzen eta hartzen ari diren azaltzeko esperientziak partekatzeko gunea.

  • Nagore Rodríguez eta Ariana Roman, Dpt. of Technology & Sustainable Development - Betsaide
  • Jon Ezkerra, I+G proiektuen koordinatzailea - CIE Automotive taldea
  • Ruben Alvarez, ITko arduraduna eta Marta Ratón, Plant Manager - Draxton Atxondo

11:00 - 11:30 Etenaldia - Kafea eta Networking-a

11:30 - 13:05 Aldebiko topaketak. Negozio-bilerak, aldez aurretik ezarritako agendaren arabera

13:05 - 14:10 Luncha - Networking-a

14:10 - 16:35 Aldebiko topaketak. Negozio-bilerak, aldez aurretik ezarritako agendaren arabera 

banner