Enpresen Networking-a 2025- Smart Industry
Industrian EIKTak sustatzeko lankidetza
Eusko Jaurlaritzaren Euskadi 2025 Eraldaketa Digitaleko Estrategia planaren esparruan, Enpresen Networking-a - Smart Industry kongresua kokatzen da. Erakundeen arteko lankidetza sustatzeko ekimen gisa, helburu honekin: elektronika-, informazio- eta komunikazio-teknologiak (EIKTak) prozesu produktiboetan integratzea, enpresetan Industria Adimenduna garatzeko apustu gisa
Kongresuaren xedea da enpresetan EIKT berriak sustatzea. Hori lortuko da sektore anitzeko topaketa bat antolatuz, errealitate industrial berri hau ardatz izanik.
Nork parte har dezake?
A) Hainbat Sektore industrialetan (automobilgintzan, aeronautikan, energia-sektorean, makina-erremintan, eta abarretan) diharduten EAEko enpresek, baldin eta gaur egun dituzten enpresa-beharrei aurre egiteko EIKT-enpresen zerbitzuak behar dituztenak Industria Adimendunaren arloan. Hauek EIKT berri batzuen ezarpenean oinarrituko dira (Gehikuntzazko fabrikazioa, Elkarlaneko robotika, Sistema ziberfisikoak, Errealitate areagotua, Ikusmen artifiziala, Errealitate birtuala, Cloud Computing, Big Data, Zibersegurtasuna, Adimen Artifiziala).
B) EIKT-sektorean diharduten enpresek, baldin eta sektore bereko eta/edo hainbat industria-sektoretako beste enpresa batzuekin harremanetan jarri nahi dutenak, Industria Adimendunaren arloan egon daitezkeen lankidetzak zehazteko helburuarekin.
Parte hartzen duen enpresa bakoitzak bilera-agenda pertsonalizatu bat izango du, eta bi fase hauetan gauzatuko da:
- Parte hartzen duten enpresen eskaerak abiapuntu.
- Bi aldeek adostutako Matchmaking-prozesu bat.
Agenda
8:30 - 9:15 Harrera egitea eta dokumentazioa ematea
9:15 - 9:30 Ongietorria eta kongresuaren aurkezpena, Elixabete Garcia, Eusko Jaurlaritzako Eraldaketa Digitaleko Zuzendariaren eskutik.
9:30 - 9:45 TEIC sektorea, NEXT eraldaketa-estrategien zerbitzura. Tomás Iriondo, GAIAko Zuzendari Nagusia.
9:45 - 11:00 Hausnarketa-guneak: "Gure enpresetan Industria Adimenduna garatzearen alde"
Enpresa industrialak "laugarren iraultza industriala" deiturikoari aurre egitean dituzten esperientziak aurkezteko eta partekatzeko guneak.
- Ioseba Alonso – 4.0 Engineering Manager (GHI SMART FURNACES)
- Gerardo Beruvides - CEO (Xymbot Ltd.)
- Andrés Portela del Río –I+G+B Zuzendaria (ARATUBO – GRUPO ARANIA)
11:00 - 11:30 Etenaldia - Kafea eta Networking-a
11:30 - 13:05 Aldebiko topaketak. Negozio-bilerak, aldez aurretik ezarritako agendaren arabera
13:05 - 14:10 Luncha - Networking-a
14:10 - 16:35 Aldebiko topaketak. Negozio-bilerak, aldez aurretik ezarritako agendaren arabera