Featured image

Enpresen Networking-a 2022- Smart Industry

Industrian EIKTak sustatzeko lankidetza

"Euskadi 2025 Eraldaketa Digitaleko Estrategia" planaren barruan Enpresen Networking-a - Smart Industry kongresua kokatzen da, erakundeen arteko lankidetza sustatzeko ekimen gisa, helburu honekin: EIKTak (elektronika-, informazio- eta komunikazio-teknologiak) prozesu produktiboetan integratzea, enpresetan Industria Adimenduna garatzeko apustu gisa.

Jardunaldiaren xedea da enpresetan EIKT berriak sustatzea, eta, horretarako, sektore anitzeko topaketa bat antolatuko du, errealitate industrial berri hau ardatz izanik.

Nork parte har dezake? 

A) Sektore industrialetan (automobilgintzan, aeronautikan, energia-sektorean, makina-erremintan, eta abarretan) diharduten EAEko enpresek, baldin eta gaur egun dituzten enpresa-beharrak asetzeko EIKT-enpresen zerbitzuren bat behar badute  Industria Adimendunaren inguruan, EIKT berri batzuen ezarpenarekin (Gehikuntzazko fabrikazioa, Elkarlaneko robotika, Sistema ziberfisikoak, Errealitate areagotua, Ikusmen artifiziala, Errealitate birtuala, Cloud Computing, Big Data, Zibersegurtasuna).

B) EIKT-sektorean diharduten enpresek, baldin eta sektore bereko eta/edo beste sektore industrial batzuetako enpresekin harremanetan jarri nahi badute Industria Adimendunaren inguruan lankidetza-hitzarmenen bat zehazteko.

Parte hartzen duen enpresa bakoitzak bilera-agenda pertsonalizatu bat izango du, eta bi fase hauetan gauzatuko da:

  • Parte hartzen duten enpresen eskaerak abiapuntu.
  • Matchmaking-prozesu bat, tresna informatiko baten bidez.  

Agenda

8:30 - 9:15 Harrera egitea eta dokumentazioa ematea

9:15 - 9:30 Ongietorria eta kongresuaren aurkezpena, Leyre Madariaga, Eusko Jaurlaritzako Eraldaketa Digital eta Ekintzailetzako Zuzendariaren eskutik.

9:30 - 9:45 TEIC sektorea, NEXT eraldaketa-estrategien zerbitzura. Tomás Iriondo, GAIAko Zuzendari Nagusia.

9:45 - 11:00 Hausnarketa-guneak: "Gure enpresetan Industria Adimenduna garatzearen alde"

Enpresa industrialak "laugarren iraultza industriala" deiturikoari aurre egitean dituzten esperientziak aurkezteko eta partekatzeko guneak.

  • Carlos Noriega, ACITURRI Tech-eko Zuzendaria: Balio Katearen digitalizazioa RPA eta AArekin
  • Javier González, Einnek-eko bazkide fundatzailea eta Zuzendaria: Digitalizazioa koadro elektriko industrialen fabrikazioan
  • Carlos Echevarría, Controller/Industrie 4.0. Ingeniaria Pierburg, S.A.-n: Industria adimenduneranzko trantsizioa

11:00 - 11:30 Etenaldia - Kafea eta Networking-a

11:30 - 13:05 Aldebiko topaketak. Negozio-bilerak, aldez aurretik ezarritako agendaren arabera

13:05 - 14:10 Luncha - Networking-a

14:10 - 16:35 Aldebiko topaketak. Negozio-bilerak, aldez aurretik ezarritako agendaren arabera 

Hurrengo edizioetara itzuli »»

Hurrengo edizioetara itzuli »»