Featured image

Email marketing erraza eta ekonomikoa, Easymailing-ekin (online)

“Email marketing” delakoa, behar bezala erabilita, marketin digitaleko teknikarik eraginkorrenetako eta ekonomikoenetako bat da. Hori dela eta, kanpaina masiboak bidaltzeko dozenaka tresna daude gaur egun merkatuan, denak ere zailtasun eta prezio desberdinetakoak.

Erabiltzen erraza denez eta kuoten mailakatze progresiboa duenez, Easymailing oso tresna interesgarria da enpresa txiki eta ertainentzat, negozio txikientzat, startupentzat eta banakako profesionalentzat. Gainera, Espainiako aplikazio bat denez, ez dago datuen nazioarteko transferentziarik, eta, beraz, hura erabiltzeak aukera ematen du datuak babesteko legedia betetzeko eta lege-arazo errepikari hori alde batera uzteko (Safe Harbor, Privacy Shield...).

Tailer honen bidez, Easymailing modu praktikoan erabiltzen ikasiko dugu, kontua sortu eta hasierako konfiguraziotik hasi eta lehen kanpainak diseinatu eta bidali arte.

Ikastaro hau online emango da zoom-konferentzia bideo-plataformaren bidez.
Edukiera mugatua: 15 pertsona.

 

Nori zuzendua

Edozein sektoretako ETEak, negozio txikiak, startup-ak eta profesionalak, baldin eta e-mail marketina erabiltzen hasi nahi badute edo gaur egun erabiltzen duten tresna beste tresna sinpleagoa eta ekonomikoago batengatik aldatu nahi badute.

 

Edukia

- Email marketing-a

  • Oinarrizko lege-alderdiak eta jardunbide egokiak.
  • Segmentazioaren garrantzia.

- Easymailing.

  • Doako kontuak eta ordaindu beharrekoak.
  • Funtzionaltasun nagusiak.

- Kontua sortu eta konfiguratzea.
- Kontaktuak eta zerrendak kudeatzea.

  • Zerrendak sortzea.
  • Segmentazioa: eremu pertsonalizatuak, segmentuak eta taldeak.
  • Kontaktuen alta: eskuzko alta, inportazioa eta formularioak.

- Kanpainen diseinua. 

  • Editore bisualaren bidez.
  • HTML diseinuaren bidez.

- Kanpainak bidaltzea.

  • Bidalketak segmentatzea.

- Estatistikak.
- Izena emateko eta bajan emateko formularioak.
- Migrazioa, “Email marketing”eko beste aplikazio batzuetatik.
- Kontaktuen segurtasun-kopia.

Hurrengo edizioetara itzuli »»

Hurrengo edizioetara itzuli »»