Featured image

Ekarri iraultza zure bizitza digitalera, Notion-ekin (online)

Ikastaro honetan, Notion erabiltzen ikasiko duzu. Zer da Notion? Zaila da Notion definitzea, baina "dena batean" produktibitate-tresna bat dela esan genezake, non zure jarduera digital guztia zentraliza baitezakezu.

Moldaerraza izatea da haren bertute nagusia. Erabilera-aukera asko ditu: ezagutza-zentroa, idazteko tresna, egitekoen zerrenda, proiektuen kudeaketa, egutegia, bezeroen proposamenak prestatzekoa, CRMa eta, are, webgune bat argitaratzekoa.

Mugagabeak dira tresnaren aukerak, eta hura egoki erabiltzen ikastea eta zertarako gai den jakitea da gakoa. Horixe ikasiko duzu lantegi honetan, eta, hortik aurrera, behar duzuna sortzen hastea besterik ez duzu: orriak, blokeak, datu-baseak... Zuri egokitu behar zaizu Notion, eta ez alderantziz.

Ikastaro hau online emango da zoom-konferentzia bideo-plataformaren bidez.
Edukiera mugatua: 15 pertsona.

 

Norentzat

Proiektu guztiak (pertsonalak eta profesionalak) zentralizatzeko eta nahi den jendearekin erraz partekatzeko "dena batean" motako tresna bat ezagutu nahi dutenentzat.

 

Baldintzak

Ez dago aldez aurretik bete behar den baldintzarik. Dena den, lantegiari probetxua ateratzeko, komeni da nolabaiteko erraztasunez erabiltzea gaur egungo software-tresnak.

 

Egitaraua

  • Sarrera
  • Zer da Notion? Zer egin dezakegu tresna honekin?
  • Orriak
  • Blokeak
  • Taulak
  • Datu-baseak
  • Erlazioak
  • Formulak eta funtzioak
  • Beste zerbitzu batzuekin integratzea
  • Elkarlana
  • Notion-etik webak argitaratzea
  • Estrak
  • Kasu praktikoa

 

Aurreko edizioak »»