Eguneratu itzazu zure bezeroekiko end-to-end esperientziak Liferay DXP erabiliz
Teknologia-sorta integratu bat da Liferay DXP, plataforma komun batean oinarrituta dagoena. erabiltzaile-esperientzia osoak (end-to-end) sortu eta kudeatzeko aukera ematen du bezeroarekin harremanetan jartzeko puntu guztietan, sistema desberdinetatik datozen datuak bilduz (webguneak, mugikorrentzako aplikazio natiboak, bezeroei arreta emateko atariak, CRM sistemak eta abar). Informazio guzti horri esker, enpresak bezeroen ikuspegi erabatekoa izango du eta, era berean, neurrira egindako esperientzia pertsonalizatuak eskaini ahalko dizkio edozein kanal erabilita.
Helburua
Tailer honen helburua da Liferay DXP-ren funtzionaltasun eta diseinu berriak aurkeztea.
Honako hauei zuzenduta dago:
Edozein sektoretako enpresa edo profesionalak, Liferay DXP atari korporatiboaren gaitasunen inguruan informazioa jaso nahi dutenak.
Edukia
- Sarrera: Liferay DXP
- Arkitektura modularraren abantailak
- Diseinu berria erakustea
- Liferay DXPk web esperientzia modernoak sortzeko duen potentziala
- Publikoa segmentatzea
- Nabigazio menu optimizatuak
- Liferay Mobile Experience
Izena emateko
Lekua gordetzen baduzu, mezu elektroniko bat jasoko duzu prozesua egiteko zenbait argibiderekin. Izena emateko prozesua ez da burutuko ordainketa egin arte.EDko ekimenak ezeztatzeko, dirua itzultzeko eta izena eman duen pertsona ordezkatzeko politikak
