Featured image

Egin Aurrera ChatGPT-rekin: Adimen Artifiziala zure eguneroko bizitzan

Ezagutu nola erabil dezakezun ChatGPT zure eguneroko zereginak errazago, arinago eta eraginkorrago egiteko.

Tailer honetan, herritar guztiei zuzenduta dagoen saio praktiko bat eskainiko dugu, non ChatGPT-ren erabilera funtsezkoak azalduko ditugun. Zeregin errazak sinplifikatzea, galderak egitea, edukia sortzea edo irtenbide azkarrak aurkitzea izango da gure helburua.
 

"Tolosaldeko TIC Astea-ren" hamairugarren edizioaren baitan antolatutako ikastaroa, LEHIBERRIk -Tolosaldeko Lehiakortasun eta Berrikuntzarako Foroa- eta ENPRESA DIGITALAk antolatuta. Ekimen honen helburua da, TIK-IKT erreminten erabilpena sustatzea Tolosaldeko enpresa sarean; banakako enpresari, enpresa txiki eta ertainez osatua dagoen sarean.

Tolosaldeako inskripzioek lehentasuna izango dute.

 

Nori zuzendua

Hiritarrak, ikasleak, langileak, langabeak, profesionalak, direktiboak eta enpresariak.

 

Informazio gehiago jaso nahi baduzu edota izena emateko, web orri hau bera erabili, edota lehiberri@tolosaldea.eus / telefonoa 943 654 501.