E-commerce-n ezarritako teknologia digitalak
e-Commerce-ak bilakaera azkarra ari da izaten, eta gero eta teknologia gehiago erabiltzen ditu, Internet bidez produktuen edo zerbitzuen banaketa, salmenta, erosketa, marketina eta informazio-hornidura erraztuz.
Merkataritza elektronikoan ezarritako teknologia digitalek eragin nabarmena dute enpresek jarduteko moduan eta kontsumitzaileek erosteko moduan ere. Gaur egun, teknologia horiek hainbat modutan eragiten dute.
Tresna digitalek (IA, Big Data, metaversoa, produktu-konfiguratzaileak...) datuak aztertzeko eta erabaki informatuak hartzeko modua eraldatu dute e-Commerce-an.
Alde batetik, enpresei laguntzen diete bezeroak hobeto ulertzen, operazioak optimizatzen, esperientzia pertsonalizatuagoak eskaintzen eta marketin eraginkorragoa sortzen, eta ondorioz on-line salmenten hazkundea bultzatuz.
Gainera, erabiltzaileak aurrerapen horiek ere baliatzen ditu, erosketa-esperientzia pertsonalizatuagoa, seguruagoa eta bere lehentasunetara bideratuagoa baita, erosketak gogobetegarriagoak bilakatuz.
Jardunaldi honetan, e-Commerce-a kudeatzeko teknologia ezarri dutenen kasu arrakastatsuen ikuspuntua izango dugu, baita arlo horretan aplikatutako teknologietan adituak direnena ere.
Aurrerapenak, aldaketa handiak eta berrikuntzak datoz, eta on line salmentetan zerbitzu hobea emateko, eta teknologia berriak izango dira bilakaera honen bultzatzaileak.
Programa
9:00 Irekiera
Leyre Madariaga (Eraldaketa Digital eta Ekintzailetzako Zuzendaria - Eusko Jaurlaritza)
Javier Zubia (Gipuzkoako BAzkundeko Zuzendari Nagusia)
9:15 E-commerceren oraina eta etorkizuna: Teknologia Online erosketa eraldatzen ari da
Pablo Jimenez
Marketin teknologikoko aholkularia Otromarketing.es
9:45 Hizkuntza naturalaren prozesamendua Ecommerce-n
Alexander Seoane
Responsable área Data de LIN3S
10:15 Metaversoa Ecommercearen laguntzaile
Borja Lopez
CEO Donostiframe S.L.-en
10:45 IKTek bultzatutako negozio-eredu disruptiboak sektore tradizionaletan
Deyvid Gavazov
Finantza-arduraduna ScrapAd-en
11:15 Kafea / Atsedenaldia
11:35 Produktu-konfiguratzaileak eta hobeto saltzeko eraikitzea
Irene Madariaga (Negozio garapena Wegetiten)
Alberto Manzanares (Orbean CDO ohia. Interprete digitala)
12:20 Mundu birtualak, nola aprobetxatu bere potentzial guztia
Gorka Lorenzo
Aglaya Virtual CEO
12:50 Amaiera