E-mail bidezko marketina: sortu zure bezeroekin konektatzeko eta salmentak areagotzeko estrategia eraginkor bat AAren laguntzaz
Ikasi zure negozioaren helburuetara egokitutako e-mail bidezko marketineko estrategia bat sortzen, saltzeko kanal indartsu eta eraginkor bilakatuko baita.
Gai izango zara zure publikoa segmentatzeko, kanpainak helburu jakin batekin planifikatzeko eta interesa, konfiantza eta ekintza eragiten dituzten e-mailak idazteko.
Horrez gainera, aztertuko duzu adimen artifizialak nola lagundu diezazukeen ideiak sortzen, kanpainak egituratzen eta zure denbora optimizatzen, pertsonalizazioa eta eraginkortasuna alde batera utzi gabe.
Nori zuzendua
- E-mail bidezko marketina beren salmenta-estrategian txertatu nahi duten komertzialak.
- Tresna horrekin lanik egin ez duten edo haren erabilera optimizatu nahi duten marketin-arduradunak.
- Beren datu-basea berraktibatu eta bezeroekin komunikazio jarraitua eta eraginkorra ezarri nahi duten negozio-jabeak.