Featured image

Docker eta Kuberneteak tarteko maila (online)

Tailer honen helburua edukiontzien munduari eta, zehazki, Dockerri ikuspegi praktiko aurreratuagoa eskaintzea da.

Docker eta Kuberneteeen hastapenak lantegiarekin jarraituz, profesionalentzako Docker eta Kuberneteen jardunbide egokien tailer hau planteatzen da.

Ikastaro hau online emango da zoom-konferentzia bideo-plataformaren bidez.

Edukiera mugatua: 15 pertsona.

 

Programa 

1. Docker 

  •   Jardunbide egokiak

             - Segurtasuna

             - Optimizazioa


2. Kuberneteak

  • YAML fitxategiak
  • Pods
  • Deployments
  • Zerbitzuak
  • Liburukiak
 
 
 

Hizlariak 

 
Fran Ramirez. Sistemen Informatikan Ingeniaria/Gradua, Elektronika Digitaleko Goi Mailako Teknikaria eta Informatika Segurtasuneko Masterra, sistemen administratzaile gisa 15 urtetik gorako esperientzia duena, nazioarteko proiektu ugari eginez, batez ere AEBetan eta Kanadan. 2017tik, Security Researcher gisa lan egiten du Telefonican, Ideas Locas CDDO taldean. Hizlaria izan da nazioko eta nazioarteko zibersegurtasun ekitaldietan, RootedCon (Madril), Mobile World Congress (Bartzelona), Hacktivity (Hungaria), Defcon RedTeam Village (AEB), BlackHat Arsenal Europa eta USA, besteak beste. Segurtasun informatikoari buruzko www.cyberhades.com (cybercaronte) sortu zuen. "MicroHistorias: anécdotas y curiosidades de la Informática", "Machine Learning Aplicado a la Ciberseguridad" eta "Docker: SecDevOps" liburuen egileetako bat, biak 0xWord argitaletxekoak.
 

Rafael Troncoso. 20 urte baino gehiago eman ditu lanean AEBetako gobernuko hainbat agentziatan, eta, gaur egun, 2018tik aurrera, SAPentzat lan egiten du software eta security champion ingeniari gisa, hainbat gobernuri euskarria emanez. Irakaslea Gaztela-Mantxako Unibertsitateko cyberseguritateko masterrean (segurtasuna edukiontzietan eta orkestrazioa). "Docker: SecDevOps" eta "MicroHistorias: anécdotas y curiosidades de la Informática" liburuen egileetako bat.

 

Aurreko edizioak »»