Featured image

Diseinatu kanban taulak zure proiekturako

Tailer honetan, zure proiektuak eta zerbitzuak kudeatzeko kanban taula diseinatuko duzu; harekin, egoera erreala bistaratuko duzu, eta atzerapenik ez izateko eta bezeroen itxaropenak bete gabe ez uzteko erabaki egokiak hartu ahal izango dituzu.

Zer ikasiko eta biziko duzu tailer honetan?

Hau ikasiko duzu tailerrean:

  • Kanban sistema bat diseinatzen eta zure proiektu eta zerbitzuetako lanak kudeatzeko egoki erabiltzen.
  • Proiektu baten lan-fluxuak, lan-motak eta lanaren uneko egoera bistaratzen.
  • Lehentasun-mailak argi zehazten.
  • Proiektu eta zerbitzuen lan-fluxua kudeatzeko politikak definitzen.

Gaiak eta helburuak

Tailer interaktiboa da. Parte-hartzaile bakoitzak bere kasua landuko du. Tailerra bukatzean, kanban sistemaren diseinua izango du bakoitzak, eta hurrengo egunetik bertatik erabili ahal izango du bere proiektuak eta zerbitzuak kudeatzeko.

Hona hemen tailer honen aurretiko gai-zerrenda:

  • Ikusizko kudeaketa kanban sistemekin (panelak)
  • Lan-fluxua diseinatzeko oinarrizko praktikak
  • Kanban ezartzeko pentsamendu sistemikoa erabiltzea (STATIK - Systems Thinking Approach to Introducing Kanban)
  • Kanban kudeaketarako tresnak

Norentzat

  • Arduradunak eta erdi-mailako arduradunak
  • Proiektu- eta zerbitzu-buruak
  • Kanban metodologia bere lan-eremuan aplikatuz arinki kudeatzeko interesa duten taldeetako kide oro, edozein dela ere lan-eremua: proiektuen kudeaketa, zerbitzuak, bulego teknikoa, produktuen garapena, eragiketak, fabrikazioa, merkataritza- eta administrazio-sailak, etab.

Hizlaria

Teodora Bozheva

  • Berriprocess Agilityren sortzailea eta CEOa 2011tik.
  • Accredited Kanban Trainer eta Consultant, Kanban Universityak ziurtatua.
  • 15 urte baino gehiagoko esperientzia erakundeak aldatzeko ekimenetan laguntzen. Teodorak Kanban formakuntza eskaintzen die Espainia, Europa, Estatu Batuak eta Hego Amerikako enpresa eta profesionalei, baita proiektu eta zerbitzuen kudeaketan coaching-a ere Kanbanekin. 2017az geroztik, Kanban Maturity Model (KMM) delakoa garatzen eta aktiboki erabiltzen aritu da negozio-arintasuna garatzeko ikuspegi nagusi gisa.
  • Hainbat arlotako enpresekin lan egiten du (IT zerbitzuak, banka, industria, aseguruak, osasun publikoa...), aldaketa ebolutiboaren bidez erresilientzia, konfiantza eta lerrokatze handiagoa bilatzen dutenak.
  • "Kanbanekin proiektuak, programak eta portfolioa kudeatzeko gida osoa"-ren egilea.
  • "Kanban Maturity Model" liburua idatzi zuen David J. Andersonekin batera.

Aurreko edizioak »»