Featured image

Discovery eta prototipoak azkar egitea AA-tresnei esker

Sortu prototipo bat, elkarrizketak ireki ditzan eta zuzen ari zaren jakiten lagundu diezazun  

Eta aurrera egin baino lehen bazeneki eraikitzen ari zarena den zehazki taldeak edo bezeroak behar duena? 

Tailer honek ez du zure produktua edo zerbitzua “salduko”, eta ez dugu hari behin betiko itxura ematen ikasiko. Hauxe ikasiko duzu: zure etorkizuneko erabiltzaileekin edo stakeholderekin batera aztertzen ea proposatzen ari zaren horrek zentzurik baduen... edo norabide aldaketa bat behar duen. 

Prototipoak egingo ditugu, praktikan erabiltzeko modukoak, probatzeko, nondik jo behar dugun argitu diezaguten. Prototipo horiek erabiltzaile eta bezeroekin benetako elkarrizketak izateko bitarteko izango dira, eta azken urratsa egin baino lehen erabaki hobeak hartzeko aukera emango digute. 

Tailer honek zure produktu-, proiektu- edo negozio-hipotesiak gauzatzeko eta probatzeko beharko dituzun prozedura eta AA-tresnak eskaintzen dizkizu. 

Norentzat

  • Produktu eta zerbitzu berriak esploratzen ari diren ekintzaileak eta profesionalak.
  • Enpresetan proiektu berriak kudeatzen ari diren produktu- eta/edo proiektu-kudeatzaileak.
  • Negozio berriak irekitzeko asmoa duten negozioak.
  • Egindako hipotesia merkatuak onartuko duen ez dakien edonor 

Zer eskuratuko duzu?

  • Bezero edo stakeholder potentzialak erakarriko dituen prototipo erraz bat.
  • Benetako pertsonen feedbacka izango duen proba bat, erabaki hobeak hartzeko aukera emango dizuna.
  • Prototipoak azkarrago eta arinago egiteko aukera emango dizuten zenbait AA-tresna ezagutzea.
  • Proiektu berrietan aplikatu ahal izango duzun urratsez urratseko prozedura bat. 

Egitaraua

1. saioa (Discovery)

  • Ongietorria
  • Prototipoak oinarri izango dituen suposizioak entzun eta bateratu, suposizio horiek probatu aurretik.
  • Prototipoa egiteko eta probatzeko eskura dauden AA-tresnak aurkeztu.
  • Prototipoak egiteko tresna doitu erabilera-kasu, denbora eta baliabide erabilgarri bakoitzera.
  • Hipotesia probatzeko erabil daitekeen prototipoa aukeratu.

2. saioa (prototipoak egitea eta ebaluatzea)

  • Prototipoari forma emateko aukeratutako AA-tresna nola erabiltzen den azaltzea bertaratutako bakoitzari eta laguntza ematea.
  • Prototipoa egitea.
  • Prototipoaren barne-proba erreala, parte-hartzaileekin.
  • Prototipoak eta proben emaitzak aurkeztea.
  • Ikaskuntzak eta ondorioak (taldean).
  • Amaiera