Design Office Fun
Paula de Álvaro
Elkarlaneko artxibo grafiko kontzeptuala, Basquerville Festibala. Design Office Fun©. Jolasaren helburua: kontzeptuak diseinatzea eta soluzio bisualak garatzea piktograma eta sinboloen bidez. Ideia konplexuak adierazteko modu berriak sortzea, ideia edo mezu bat transmititzeko modurik sinpleenetatik eta eraginkorrenetatik abiatuta. Yukio Otaren "Pictogram Design" liburutik ateratako piktogramak.
Paula de Álvaro. Diseinatzaile grafikoa, arte-zuzendaria eta ikusizko esploratzailea. Diseinuaren ikuspegia hausnarketatik, kritikatik, fikziotik eta praktika espekulatiboetatik garatzen du: «Diseinua ideiak adierazteko tresna gisa ikusten dut, eta ez soilik enkargu edo bezero baten zerbitzura». Valentzian eta Madrilen lan egin eta bizi ondoren, gaur egun Bartzelonan du bere estudioa, eta bertan diseinuko eta arte-zuzendaritzako proiektuak egiten ditu, bezero batzuk eramanez, hala nola: Pull & Bear, Red Bull, Matadero Madrid, Canada, Rigoberta Bandini edo EACC Castelló, besteak beste, baina beti saiatzen da espazio bat mantentzen bere proiektu pertsonaletarako.