Datuen kudeaketa integrala: eskuratzetik integratzera denbora errealeko AA-ereduekin kode irekiaren bitartez
Aro digitalean, funtsezkoa da erabaki estrategikoak hartzeko datuak modu eraginkorrean eta denbora errealean kudeatzeko gaitasuna. Ikastaro honetan, datuaren bizi-zikloaren ikuspegi osoa eskaintzen da: datuak atzitzea, adimen artifizialeko prozesuetan integratzea, aginte-koadroetan bistaratzea, ETL prozesuak eta eredu analitiko aurreratuak kudeatzea.
Ikuspegi % 100 praktiko baten bidez, proiektu erreal bat diseinatu eta inplementatuko dugu kode irekiko tresnak erabiliz, parte-hartzaileek datuen kudeaketa modernoaren praktika onenak ulertu eta aplikatzeko aukera izan dezaten.
Nori zuzendua
Merkatuan eskuragarri dauden kode irekiko tresna ezberdinen bitartez AA-ereduetan informazioa integratzeko eta prozesatzeko eta erabakiak hartzeko inguruneak sortzeko interesa duen edozein pertsona. Ez da beharrezkoa programazioari buruzko ezagutzarik izatea.
Edukia
- Datuak denbora errealean jasotzea NODE-REDekin
- Informazioa datu-base erlazionaletan integratzea eta biltegiratzea
- Datuak denbora errealean bistaratzea GRAFANArekin
- Hainbat erabilera-kasutara egokitutako datu-base ereduak sortzea
- Datuen ETL prozesamendua Spoon Data Integration-en bidez
- Dashboard historiko interaktiboak sortzea Apache Superset-ekin
- Adimen artifizialeko ereduak garatzea KNIMErekin
- AA-ereduak eta erabakiak hartzeak prozesuak modu automatizatuan integratzea NODE-REDekin