Datuen analisi eta bisualizazio ikastaro aurreratua Mondragon Unibertsitatean
Helburuak:
Negozioaren inteligentziak edo Business Intelligenceak Big Data ekosisteman hartzen duen rola testuinguruan jartzetik abiatuta, ikastaro aurreratu honetan erakutsiko dira planteamenduak, metodoak eta baita modelatze, analisi eta datu bistaratze tresnak ere. Eremu ezberdinetan duten aplikazioa kanpoko enpresen proiektuak ezagutuz landuko da.
Ikastaro honen helburu nagusia ordea ikasleak bere enpresako BI proiektua garatzea izango da. Proiektu horien diseinu, garapen eta inplementazioarekin laguntzeko irakasle eta tutoretza pertsonalizatuak izango ditu ikasle bakoitzak eskuragarri.
Ikastaro aurreratuaren helburu zehatzak:
- Bakoitza bere enpresan datuen analisi eta bistaratzeko proiektu bat garatzeko kapaz izatea.
- Erabaki egokiak hartzen lagundu dezaketen aginte kuadroak garatzen ikastea.
- Microsoft-en Power BI softwarearen erabilpen praktikoa ikastea.
- Datuen bistaratzetik joera berriak identifikatzen ikastea.
- Teknologi aldetik eta legedi aldetik datuen erabilpen egokia egiten ikastea.
- Enpresetako lan prozesuetan datu analitika proiektu bat ezartzeko metodologia eta tresnak erabiltzen ikastea.
Nori zuzendua:
Edozein sektoretako profesionalei (industria, marketina, komunikazioa, finantzak, informatika, ecommerce, big data, ekintzailetza, ETEen arduradunak…) helburu dutenak datuen bistaratze eredu bat sortzea neurtzeko, monitorizatzeko eta neurri eraginkorrak hartzeko beraien enpresan eginiko txosten aurreratuen diseinu eta garapenari esker.
Programa
- M1 Business Intelligence versus Business Analytics
- M2 BI tresnak
- M3 Power BIrekin emandako lehenengo urratsak
- M4 Datuak egokitzea, garbitzea eta optimizatzea
- M6 DAX II – Datuen analisirako adierazpenak
- M7 Power BIko txostenak
- M8 Partekatzea eta argitaratzea
- M9 Paradigma berriak eta etorkizuneko joerak
- M10 Proiektuen aurkezpena
Irakasleak
- Inés Pascual (Mondragon Unibertsitatea) Datuen analisi, bisualizazio eta modelatzean aditua.
- Dr. Carlos Cernuda (Mondragon Unibertsitatea) Machine Learning eta Deep Learning-en aditua.
- Jesús Lizarraga (Mondragon Unibertsitatea) Cibersegurtasunean aditua.
- Eli Garcia (Mondragon Unibertsitatea) Analítika eta datuen bisualizazioan aditua
- Beatriz Laskurain (Mondragon Unibertsitatea) Marketin digitalean aditua
