Datuen analisi aurreratua: Indartu zure erabakiak AArekin
Ikastaro honetan, ikusiko dugu adimen artifizial sortzailea benetan tresna erabilgarria izan daitekeela datuak analizatzeko: aukera ematen dizu patroiak hautemateko, informazio baliotsua ateratzeko eta enpresa-erabaki informatuago eta estrategikoagoak hartzeko.
Ikuspegi praktiko baten bidez, sakonki aztertuko ditugu tresna eta metodologia eguneratuenak eta eraginkorrenak. Goitik behera eta errotik eraldatzen ari dira erakunde modernoek beren datuak biltzen, prozesatzen, aztertzen eta erabiltzen dituzten modua, lehia-abantaila nabarmena emateko.
Helburuak
- Datuak analizatzeko prozesuetan AAko teknikak txertatzen ikastea.
- Datuak modu eraginkorrean bistaratzeko eta interpretatzeko gaitasuna hobetzea.
Norentzat
Adimen artifiziala erabiliz datuak analizatzeko trebetasunak indartu nahi dituzten hainbat arlotako profesionalak.
Aurretiazko betekizunak
- AAko tresnak erabiltzen ohituta egotea, hala nola ChatGPT.
- Esperientzia izatea kalkulu-orrien tresnak erabiltzen.
Egitaraua
Datuen analisiaren eta adimen artifizialaren hastapenak
- Bilakaera eta egungo joerak
- Enpresa-munduan duten garrantzia
Datuen analisian AA integratzea
- Egungo tresna eta plataformak
- Prozesu analitikoak automatizatzea
AAk indartutako datu-bistaratzea
- Bistaratze-teknika aurreratuak
- Emaitzak eraginkortasunez interpretatzea
Aplikazio praktikoak eta azterketa-kasuak
- Sektoreak: osasuna, finantzak eta marketina, besteak beste
- Kasu errealak aztertzea eta ikasitako ikasgaiak