Featured image

Datuaren inguruan erakundeek behar dituzten gaitasunen ulermena

Gaitasun eta behar teknologiko berriek datuaren ekosistema berri bat ekarri dute, zeinak ikuspegi eta teknologia berriak eskatzen baititu. Jardunaldi honetan, ikusiko ditugu datuaren ekosisteman gertatu den bilakaera, aurre egin beharreko erronka berriak eta horretarako dauden teknologiak.

Helburuak

  • Gida praktiko eta erabilgarri bat ematea, jakiteko datuaren ekosistemak nola eboluzionatu duen eta, hartatik balioa erauzteko, nola egon behar dugun prestatuta.
  • Datuaren ekosisteman gertatu den bilakaera ulertzea.
  • Datuaren ekosisteman dauden erronka berriak ulertzea eta horri ahalik eta etekin handiena ateratzeko modua ikastea.
  • Datuaren ekosistema hori ustiatzeko dauden teknologiak ezagutzea.

Norentzat

ITko arduradunak, Eraldaketa Digitaleko zuzendariak, datuen arduradunak.

Hizlaria

Diego Gutierrez, Teknei taldeko Datuaren Aholkularitzako zuzendaria.
Ingeniari informatikoa, MBA, CDMP eta PMP. Haren prestakuntza eta esperientzia profesional guztiaren oinarria hiru zutabe handi izan dira, erakundeen arrakastarako beharrezkoak: Pertsonak, Prozesuak eta Teknologia. Pertsonen inplikazioa ezinbestekoa da edozein proiektutan, eta, beraz, funtsezkoa da motibatuta egon daitezen lortzea, bai eta proiektuarekin bat etor daitezen ere. Horretarako, ezinbestekoa da aldaketaren kudeaketa egokia egitea. Prozesuek lantaldeen funtzionamendua optimizatzen lagundu behar dute, eta prozesu horiek efiziente bihurtzeko tresna izan behar du teknologiak. Beraz, ezinbestekoa da dauden teknologiak ezagutzea, eta, batez ere, teknologia horietatik lortu beharreko helburua aldez aurretik identifikatua izatea.
Industriaren eta teknologiaren sektoreetako nazioarteko lantaldeen buru izan da, eta erakundeei beren baliabideak koordinatzen eta beren aktiboak optimizatzen eta zaintzen lagundu die. Hain zuzen, datua da aktibo horien arteko garrantzitsuenetako bat. Horregatik, Diegok hainbat administrazio publiko eta pribaturi laguntza eman die eraldaketa digitaleko prozesua egiteko, bai eta datuaren estrategia zehazteko eta ezartzeko ere.

 

banner

 

Aurreko edizioak »»