Featured image

Datuaren gobernamenduak adimen artifizial sortzailearen fidagarritasunean duen inpaktua

Adimen artifizial sortzailea (chatGPT, adibidez) aukera-nitxo bat sortzen ari da erakundeentzat, bai barne-prozesuak efizienteago egiteko, bai soluzio eta negozio-eredu berriak eskaintzeko. Hala ere, erakundeentzat funtsezkoa da jakitea, adimen artifizial sortzaileak eskaintzen dituen gaitasun berriez gain, zer arrisku dakartzan soluzio berriak erabiltzeko edo eskaintzeko unean. Arrisku nagusien artean, badaude erakundeen berezko datuen pribatutasuna eta babesa eta adimen artifizial sortzaileak sortzen dituen erantzunen fidagarritasuna (haluzinazioak saihestea).

Bestalde, datuaren gobernamendua gero eta alderdi garrantzitsuagoa da erakundeetan, beren datuak modu kontrolatu eta efizientean kudeatzeko eta ustiatzeko. Adimen artifizial sortzailearekin, datuaren gobernamenduak ahalmen berri bat hartzen du, adimen artifizial sortzailearen sistemen erantzun fidagarriagoak sortzen laguntzeko.

Helburuak

  • Erantzunak sortzeko erabiltzen dituen datuen kalitatearekin adimen artifizial sortzaileak dituen mendetasunak ezagutzea, eta gida praktiko erabilgarri bat ematea erakundeek jakin dezaten nola erabil dezaketen datuaren gobernamendua adimen artifizial sortzailearen sistema fidagarriagoak sortzeko.
  • Ulertzea zer den adimen artifizial sortzailea eta zer eginkizun betetzen duen Retrieval Augmented Generation teknikak (RAG).
  • Adimen artifizial sortzailearen arrisku nagusiak ulertzea.
  • Ulertzea zer lotura dagoen datuaren gobernamenduaren eta adimen artifizial sortzailearen erantzunaren fidagarritasunaren artean.
  • Adimen artifizial sortzailearen sistemen fidagarritasuna maximizatzeko datuaren gobernamenduko jardunbide onenak ezagutzea.
  • Ikustea datuaren gobernamendu egokiarekin nola handitzen den adimen artifizial sortzailearen fidagarritasuna: adibideak eta erabilera-kasu errealak.

Nori zuzendua

IT arduradunak, datuaren arduradunak, zuzendari nagusiak, negozio-garapeneko arduradunak, marketin-zuzendariak, CDOak, eraldaketa digitaleko zuzendari eta merkataritza-arduradunak, digitalizazioarekin lotutako prozesu komertzial berrien plataformak eta metodologia aztertzen ari direnak.

Hizlaria

Alberto Rezola - Datu(a)-ren Bazkide eta estrategia Zuzendaria.
10 urte baino gehiagoko esperientzia hainbat sektoretako datuen analisi aurreratuan: osasuna eta bioinformatika, industria, retail, banka eta aseguruak. Ikerketa-zentroetan zein enpresa pribatuetan lan egin du, eta erakunde publiko eta pribatuentzako proiektuak diseinatu, garatu eta kudeatu ditu.
Biologia konputazionalaren arloan bere doktore-tesia CEITen egin ondoren, Vicomtechen analitika aurreratuko proiektuak (NLP, ML, AI) kudeatzen eta garatzen hasi zen hainbat sektoretan: nekazaritzako elikagaiak, industria, hezkuntza eta ingurumena, besteak beste. Aldi horretan, batez ere ETEekin eta start-upekin egindako ikerketa aplikatuko proiektuen buru izan zen.
Esperientzia horren ondoren, ekintzailetzaren eta start-up-en munduan sartzea erabaki zuen, Quarizmi Ad Tech lan eginez (bilatzaileen publizitate programatikoaren iragarkiak eta eskaintzak optimizatzen dituzten algoritmoak sortzera bideratutako start-up bat) eta M4L abian jarriz (gaur DATUA IA). Enpresa honen helburu nagusia, enpresetan arazoak konpontzeko datuetan oinarritutako eredu matematikoen garapen- eta aholkularitza-zerbitzuak eskaintzea zen. 2019an, M4L, Datu(a) marka komertzialaren pean, Merkaturen datuaren dibisioa bihurtzen da, eta, oraintsuago, DATUA IA enpresari bide eman dio. Enpresa hori, Teknei taldearekin batera, espezializatuta dago datuaren balio-kate osoko zerbitzu profesionaletan (gobernua, datuen kudeaketa, analitika, Business Intelligence), bai eta datuaren produktuak sortzen eta adimen artifizialan ere.

 

Aurreko edizioak »»