Featured image

Datuak eta haien kudeaketa erakundeetan gobernatzea lortzeko erronkak eta gakoak

Erakunde bakar batek ere ez du zalantzan jartzen datuen balioa, eta badaki aktibo garrantzitsua direla baina haien balioa maximizatzeko behar bezala gobernatuta egon behar dutela. Hori dela eta, jardunaldi honetan datu-gobernatzean sakonduko dugu, eta ikusiko dugu datu-bulego batek nola lagunduko dien erakundeei helburu horiek betetzen.

Helburuak

  • Gida praktiko eta erabilgarri bat ematea datu-gobernatzeari eta datu-bulego bat edukitzearen garrantziari buruz.
  • Datuak gobernatzearen beharra eta dakartzan aukerak ulertzea.
  • Datu-gobernatzea zertan datzan ulertzea, eta praktikan jartzeko dauden metodologiak ezagutzea.
  • Datu-bulego baten funtzio nagusiak ezagutzea eta erakundeetan nola ezarri ikastea.

Nori zuzendua

ITko arduradunak, Eraldaketa Digitaleko zuzendariak, datuen arduradunak.

Hizlaria

Diego Gutierrez, Teknei taldeko Datuen Aholkularitzako zuzendaria.
Ingeniari informatikoa, MBA, CDMP eta PMP. Haren prestakuntza eta esperientzia profesional guztiaren oinarria hiru zutabe handi izan dira, erakundeen arrakastarako beharrezkoak: Pertsonak, prozesuak eta teknologia. Pertsonen inplikazioa ezinbestekoa da edozein proiektutan, eta, beraz, funtsezkoa da motibatuta egon daitezen lortzea, bai eta proiektuarekin bat etor daitezen lortzea ere. Horretarako, ezinbestekoa da aldaketaren kudeaketa egokia egitea. Prozesuek lantaldeen funtzionamendua optimizatzen lagundu behar dute, eta prozesu horiek efiziente bihurtzeko tresna izan behar du teknologiak. Beraz, ezinbestekoa da dauden teknologiak ezagutzea, eta, batez ere, teknologia horiekin lortu beharreko helburua aldez aurretik identifikatua izatea.
Diego industriaren eta teknologiaren sektoreetako nazioarteko lantaldeen buru izan da, eta erakundeei beren baliabideak koordinatzen eta beren aktiboak optimizatzen eta zaintzen lagundu die. Hain zuzen, datuak dira aktibo horien arteko garrantzitsuenetako bat. Horregatik, Diegok hainbat administrazio publiko eta pribaturi laguntza eman die eraldaketa digitaleko prozesua egiteko, bai eta datu-estrategia zehazteko eta ezartzeko ere.