Featured image

Datu-tratamendua Pentahorekin (online)

Enpresek duten datu-bolumen handia antolatzeak eta bolumen horri kalitatea emateak behartu egiten gaitu erauzketa-, eraldaketa- eta karga-prozesu bat egitera (ETL), datu-tratamendurik onena ziurtatzeko baliabide-kosturik txikienarekin no-code inguruneetako prozedura bizkorren bidez.

Pentaho kode irekiko software bat da, eta, interfaze grafiko sinple baten bidez, aukera ematen digu datuak erauzi, eraldatu eta kargatzeko prozesuak (ETL) egiteko. Prozesu horiek hiru helburu hauetarako diseinatuta daude: Business intelligenceb (BI) inguruneetako informazio-iturriak optimizatzea, negozio-analitikako eta ikaskuntza konputazionaleko prozesuetarako datu-base espezifikoak sortzea, eta BIko panelen lan-karga murriztea PowerBI, Qlik edo Tableau sistemetan, besteak beste, sistema horiek mugatua izaten baitute kostu txikiarekin trata dezaketen informazio-bolumena.

Tailer hau, ZOOM bideokonferentzia-plataformaren bidez emango da online.
15 lagunentzat mugatua.

 

Norentzat

Datuak, enpresetako aginte-taulak eta informazioaren kudeaketa eta tratamendua erabiliz lan egiten dutenez informazioaren tratamendua automatizatzeko tresna bat behar duten pertsonak.

 

Egitaraua

  • Datuak tratatzeko prozesurik onena diseinatzea
  • Datuaren kalitatea ETL ingurunean
  • Pentaho, kode irekiko tresna
  • Datu-baseekin integratzeko prozesuak
  • Diseinatutako datu-tratamenduko prozesuen automatizazioa

 

Hurrengo edizioetara itzuli »»

Hurrengo edizioetara itzuli »»