Featured image

Datorrena MK 2023: lehiarako talentua

Marketinaren eta komunikazioaren sektorea oso dinamikoa da, eta hartan eragin handia dute teknologia berriek eta gizarteko aldaketek. Aldaketen abiadurak ere eragin nabarmena du enpresa eta erakundeetan jarduera horiek kudeatzeko eta planifikatzeko orduan. Aldi berean, bereizteko eta lehiatzeko berritu beharrak etengabe gogoeta egitea eskatzen du estrategiaren eta jardueraren aldetik.

Datorrena MK jardunaldiak merkatu globalaren eta tokiko merkatuaren joerei buruzko datuak, iritziak eta gogoetak partekatzeko egun bat  izan nahi du, sektoreko hainbat protagonistaren arteko elkarrekintza eta lankidetza harturik oinarri. Elkarrekintza eta lankidetza horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko marketinaren eta komunikazioaren sektorean lehiakortasuna eta berrikuntza garatzeko garrantzitsuak izango diren zenbait ildo estrategiko identifikatu nahi dira.

Azken finean, Datorrena MK hausnarketa-foro bat da, non sektoreko hainbat eragile bilduko baitira batera aztertzeko gizartearen, enpresaren eta teknologiaren euskal testuinguruan gaur egun dauden aukerak eta etorkizunean izango direnak.

Jardunaldian, joerak aztertzeaz gain, hausnarketa egin nahi da berrikuntzarako eta lehiakortasunaren garapenerako garrantzi handia izango duten arlo batzuei buruz. Datorrena MK 2023k xehekiago aztertuko du egoera sektoreko enpresetan talentua erakartzeari eta kudeatzeari dagokionez.

Oro har, jardunaldia networking sektorialeko ekitaldi bat da, lankidetzazkoa eta kooperatiboa.

Norentzat

Enpresetako eta erakundeetako marketin- eta komunikazio-sailetako arduradunak; marketin- eta komunikazio-zerbitzuetako enpresetako profesionalak; hezitzaileak, ikertzaileak eta marketin- eta komunikazio-ikasleak.

Egitaraua

09:00 - Jardunaldiaren inaugurazioa
Leyre Madariaga, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailaran Eraldaketa Digital eta Ekintzailetzako Zuzendaria

09:10 - Jardunaldiaren aurkezpena
Joseba Etxebarria, EHUko marketin- eta komunikazio-irakaslea

09:15    Hitzaldia: “2023tik harago marketinean eta komunikazioan”
"2023 Global Marketing Trends" Deloitte Txostenaren aurkezpena, Flor de Esteban andrearen eskutik (Deloitte Digitaleko bazkide arduraduna)

10:00 Mahai-ingurua: “Marketin- eta komunikazio-joerak, euskal merkatuari aplikatuak”.
Moderatzaile eta zuzendaria: Susana Aguirre, Marketplace Eup!-eko gerentea

Parte-hartzaileak:
•    Juan de los Angeles, C4E-ko Chairman & CEO
•    Miguel Zorraquino, Zorraquino and Dealrock-eko General Management
•    David Tomás, Cyberclick-en sortzaileetako bat.
•    Flor de Esteban, Deloitte Digitaleko bazkide arduraduna

11:00 Kafea - Networkinga

11:30    Hitzaldia: “Enpresa zoriontsua: nola lortu eta atxiki talentua marketin- eta komunikazio-enpresetan
David Tomás, Cyberclick-en sortzaileetako bat. "La empresa más feliz del mundo" liburuaren egilea

12:15 Mahai-ingurua: talentua erakartzea eta atxikitzea marketinaren eta komunikazioaren euskal sektorean.
Moderatzaile eta zuzendaria: Joseba Etxebarria, EHUko marketin- eta komunikazio-irakaslea

Parte-hartzaileak:
•    Patricia Rey Piriz, Lin3s-ko Pertsonak eta Kulturako zuzendaria.
•    Paco Cabrera, Dimentsioko Sormen Zuzendari Exekutiboa
•    Iñaki Ruiz, Laboral Kutxako Publizitateko zuzendaria
•    David Tomás, Cyberclick-en sortzaileetako bat

13:15 Networkinga pintxo-potearekin

14:00 Jardunaldiaren amaiera

Hurrengo edizioetara itzuli »»

Hurrengo edizioetara itzuli »»