Featured image

CyberIndustry Congress 2025

CyberIndustry Congress helburu honekin sortu da: zibersegurtasunaren balio-kate osoarentzat urtean behingo erreferentziazko topagune bihurtzea Euskadin. Sortu zenetik, kongresuak esparru autonomikoa gainditu nahi izan du, estatu mailan erreferentzia bihurtzeko, baita, aldi berean, nazioartean ospe nabarmena aktiboki bilatu ere. Horretarako, nazioarteko hizlariak izan dira lehenengo ediziotik; eztabaida aberasten dute, eta ikuspegi globalak ematen dituzte zibersegurtasun industrialeko erronkei eta soluzioei buruz.

Ekimenaren helburu nagusia da lotzea, batetik, eskaintza teknologiko espezializatua eta, bestetik, eskaera zehatzak, euskal ekonomiarako funtsezkoak diren sektore estrategikoenak: industria, energia, osasuna eta sektore aeroespazial emergentea.

Ekitaldi berritzaile horretan, espazio berean bilduko dira azken erabiltzaile diren enpresak, hornitzaile teknologikoak, ikerketa-zentroak, unibertsitateak eta eragile instituzional eta sektorialak. Horrela, elkarrizketa espezializatu bat ahalbidetuko da, aukera emango duena sektore kritikoetan zibersegurtasuneko erronka espezifikoak identifikatzeko, bai eta lankidetza eraginkorra sustatzeko ere erronka horiei aurre egiten dietenen eta erronka horiek teknologia aurreratuekin konpon ditzaketenen artean.

Biltzarraren ardatz tematiko nagusien artean, honako hauek nabarmentzen dira:

  • Hornikuntza-katearen babesa: Biltzarrak arreta berezia eskainiko die euskal enpresa-sarearen babes- eta erresilientzia-beharrei, eta, horrela, gure kudeatzaileen erronka espezifikoei helduko die, hornidura-kate estrategikoen segurtasuna, jarraitutasuna eta sendotasuna bermatzeko.
  • Erantzun sektorial espezializatua: Elkarrizketa sakonak piztea 4.0 Industriaren, smart grid edo energia-sare adimendunen, osasun-arloaren eta industria espazialaren benetako beharrei buruz, eta haien berezitasunetara egokitutako soluzio teknologikoak eskaintzea.
  • Berrikuntza teknologikoa eta euskal ekosistema bultzatzea: Zibersegurtasunaren arloan Euskadin garatu diren azken joerak erakustea eta tokiko industrian ezar daitezen bultzatzea, era horretan haren lehiakortasun globalari laguntzeko.
  • Ikusgarritasun estrategikoa eta oihartzun mediatikoa: Euskadi zibersegurtasunaren nazioarteko erakusleiho bihurtzea; hau da, arlo horretan egindako apustu estrategikoari balioa ematea eta euskal sektorea Europako erreferentzia teknologiko gisa proiektatzea.

CyberIndustry Congressek, gainera, erreferentziako eragile nazional eta nazioartekoen partaidetza nabarmena izango du, hala nola INCIBE, RENIC, CCI, Women4Cyber eta ECSO, baita euskal ekosistemako funtsezko erakundeena ere: SPRI, BAIC, Ziur, CyberZaintza, BRTA, GAIA (Cybasque), besteak beste.

Azken batean, ekitaldiak, ezagutza aurreratuak eta networking espezializatua eskaintzeaz gain, Euskadi zibersegurtasuneko lehen mailako erreferentzia gisa sendotzen lagunduko du ekitaldi horrek; era horretan, bertako industria-sarea indartuko du eta Euskadiren lehiakortasun teknologikoa eta ekonomikoa bultzatuko.

* Kongresua gaztelaniaz, ingelesezko hainbat hitzaldirekin

 

CyberIndustry 2025 - agenda (behin-behinekoa)

Ekainak 17, asteartea

9:00 - 9:30 Harrera eta dokumentazioa ematea
9:30 - 9:45 Ongietorria eta aurkezpen instituzionala

Elixabete Garcia, Eusko Jaurlaritzako Eraldaketa Digitaleko Zuzendaria
Oscar Lage, CyberIndustry Congresseko koordinatzailea

9:45 - 10:15 Inaugurazio-Keynotea - Post-Quantum Cryptography, a new era

Jintai Ding, Dean of School of Mathematics and Physics, Xi’an Jiaotong-Liverpool University & Ikerbasque Visiting Research Professor at BCAM

10:15 - 10:45 Hornidura-kateko Mahai-ingurua - Zibersegurtasuna hornidura-katean: ikuspegia eta erronkak
Moderatzailea: Luis Fernández Delgado, SIC Aldizkariaren Editorea

Asier Martínez Retenaga, Cyberzaintzako Eragiketa eta Erantzun Taldeko Zuzendaria
Agustín Moyano, EJIEko segurtasun korporatiboko arduraduna
Lola Verdoy, Osasun Datuen Europako Esparruan (EHDS) aditua, BIOSISTEMAK Osasun Sistemen Ikerketa Institutuan
Roberto Pérez de Arrilucea Aguirre, Arabako Kalkulu Guneko Antolakuntza eta Segurtasuneko Arduraduna

10:45 - 11:15 Enpresa-arrakastaren kasu bat - Energia-sektoreari aplikatutako zibersegurtasuneko berrikuntza teknologikoa
Moderatzailea: Jose Valiente, Zibersegurtasun Industrialeko Zentroko Zuzendaria (CCI)

Miguel Ángel Sánchez, Global Electronic Equipment Cybersecurity Manager Artechen
Imanol García, Zibersegurtasunaren Arduraduna Ingeteam-eko UN Power Grid Automation-en 

11:15 - 11:45 Etenaldia - Kafea eta networkinga
11:45 - 12:15 Eskaintza eta eskaria taldea - Teknologiaren eskaintza eta eskaria: zibersegurtasunaren euskal industria

Xabier Mitxelena, Cybasqueko Lehendakaria (GAIA)
Jon Arregui Berasategui, Segurtasuneko Espezialista AFM Clusterrean 

12:15 - 13:15 Taldea - Zibersegurtasuna 4.0 Industrian: sortzen ari diren teknologiak eta kasu praktikoak

Hugo Llanos, Secure & IT (LKS) enpresako Zibersegurtasun Industrialeko Zuzendaria
Lucas Carmona Ampuero, Tekneiko Identitate Digital Deszentralizatuko Zuzendaria
Gerard Vidal, Co-Founder & CTO Opscuran
Erkuden Rios, Zibersegurtasun Proiektuen Zuzendaria eta Iertzaile Seniorra TECNALIAn

13:15 - 14:20 Luntxa - networkinga
14:20 - 14:40 Hitzaldi tekniko espezializatua - Adimen artifizial segurua: zibersegurtasun-erronkak AAren aroan

Oscar Lage, Zibersegurtasuneko Estrategia eta Teknologia Zuzendaritza TECNALIAn

14:40 - 15:10 Mahai-ingurua - Zibersegurtasuna eta adimen artifiziala: nola bermatu sistema adimendunen segurtasuna eta fidagarritasuna
Moderatzailea: Laura Marrón, BAIC - Basque Artificial Intelligence Center-eko Zuzendari Nagusia

Maite Álvarez,  Project Manager Industria eta Mugikortasuna TECNALIAn
Egoitz Lizaso Legarda, Head of Vehicle Cibersecurity Area at CAF

15:10 - 15:40 Mahai-ingurua - Zibersegurtasuneko erronkak sektore aeroespazialaren goraldirako
Moderatzailea: Izaskun Onandia, Zegurtasuneko Zuzendaria ITPn eta Women4Cybereko Ordezkaria

15:40 - 16:30 Hitzaldi tekniko espezializatua - Europako Arau Esparrurako sarrera

Marta Castro, Digital LabServices-en Zuzendaria TECNALIAn

16:00 - 16:45 Mahai-ingurua: Araudia betetzea - Europako esparru arautzaile berrien (CRA, NIS2, AI Act eta Data Act) inpaktua euskal enpresetan eta hartarako prestatzea
Moderatzailea: Iñaki Pariente de Prada, Bazkide Sortzailea Dayntec Legalean

Maria Penilla, Directora de Ziur-eko Zuzendaria
Raquel Isidro, Zibersegurtasunaren Ebaluazioko Laborategiko Arduraduna TECNALIAn
Andoni García Imaz, Seinale-ko Fundatzailea eta Abokatua
Azucena Hernández, EuroCybcareko CEO
Salvador Trujillo, ORBIKeko CEO

__________________________________

Ekainak 18, asteazkena

9:00 - 9:30 Parte-hartzaileen harrera
9:30 - 10:00 Irekiera-Keynotea - European Cybersecurity Vision: Trends, Funding Opportunities, and the Basque Country's Position

Luigi Rebuffi, Secretary General and Founder of ECSO

10:00 – 10:20 Aurkezpen instituzionala - Zibersegurtasuneko RETECHa: Euskadiren estrategia eta inbertsioa zibersegurtasun-arloko berrikuntza gidatzeko

Guillermo Unamumo, Eraldaketa Digitalaren Arloko Smart & Cyber Saileko arduraduna - SPRI

10:20 - 10:40 Aurkezpen instituzionala - Zibersegurtasunaren erronkak osasunaren eta elikaduraren sektorean

Juan Díez, Osasun-, Elikadura- eta Ikerketa-sektore estrategikoetako zibersegurtasun-Arduraduna INCIBEn

10:40 - 11:00 Hitzaldia - Elkarrekin indartsuagoak gara: zibersegurtasuneko lankidetzaren boterea

Pablo Oliete, Atlas Teknologikoko sortzailea eta CEO

11:00 - 11:30 Etenaldia - Kafea eta networkinga
11:30 - 12:20 Mahai-inguru espezializatua - Laborategitik merkatura: zibersegurtasun kuantikoaren etorkizuneko erronkak (PQC eta QKD)
Moderatzailea: Oscar Lage, Zibersegurtasuneko Estrategia eta Teknologia Zuzendaritza TECNALIAn

Pino Caballero, Katedraduna eta CryptULL Research Group-eko liderra La Lagunako Unibertsitatean
Eduardo Jacob, Katedraduna eta I2T Research Group-eko liderra, UPV/EHU
Valentin García, Berrikuntzako Zuzendaria LANTIKen
Aitor Moreno, Teknologia Kuantikoen Saileko Arduraduna I3B/Ayesan

12:20 - 13:00 Amaierako mahai-ingurua - Euskadiko zibersegurtasunaren balio-katea indartuz: ikerketa, lankidetza publiko-pribatua eta teknologiaren transferentzia
Moderatzailea: Ana Ayerbe, RENICeko Lehendakaria

David González, Industrial Cybersecurity - Head of Department IKERLANen
Urko Zurutuza, Mondragon Unibertsitateko Datu Analisien eta Zibersegurtasunaren Ikerketa Taldeko Koordinatzailea
Saioa Arrizabalaga, Head of Research Group | Data Analysis and Information Management | Cybersecurity | CEIT
Jon Kepa Gerrikagoitia, Zientzia eta Teknologiako arduraduna BRTAn
Ivan Gutierrez, Zbersegurtasun COREko Ardudaduna TECNALIAn

13:00 - 13:15 Ondorioak eta amaiera instituzionala

Joseba Laka, Digitaleko Zuzendaria TECNALIAn
Oscar Lage, CyberIndustry Congresseko koordinatzailea

13:15 - 14:30 Luntxa - networkinga

 

Norentzat

  • Teknologiaren eta araudiaren joeretan interesa duten zibersegurtasuneko, ITko eta CISOko arduradunak eta zuzendariak.
  • Zibersegurtasun industrialari, adimen artifizialari, konputazio kuantikoari eta teknologia emergenteei buruzko ezagutza aurreratuetan sakondu nahi duten profesional tekniko, aholkulari, auditore eta analistak.
  • Beren sektoreetara egokitutako soluzio espezializatuak behar dituzten enpresa industrialak, energetikoak, aeroespazialak eta osasunaren sektorekoak.
  • Erresilientzia hobetzeko eta Europako araudi berrietara egokitzeko interesa duten azpiegitura kritikoen kudeatzaileak eta operatzaileak.
  • Industriako erronkak eta lankidetza-aukerak identifikatu nahi dituzten ikerketa-zentroak, unibertsitateak eta teknologia-zentroak.
  • Bezero potentzialekin, bazkide estrategikoekin eta inbertitzaileekin konektatu nahi duten startupak, enpresa teknologikoak eta zibersegurtasuneko soluzioen hornitzaileak.
  • Europako araudi berriek praktikan eskatzen dutena ezagutzeko interesa duten legearen eta compliancearen arloko profesionalak.