Featured image

CSS Grid eta Flexbox - Esan agur CSS konposaketaren infernuari (Online)

Taulekin, floatekin eta bestelako adabakiekin maketatzea hanka-sartze bat izan zen; izan ere, ez dira sekula web-diseinuak egiteko benetako irtenbide bat izan. Oinarrizko egiturak sortzeko ere tortura hutsa da, gainera, mantentzeko eta eguneratzeko zailak diren kodeak behar dituzte. Horrek guztiak denbora-, diru- eta errendimendu-kostuei eragiten die. Baina orain arte ez dugu alternatiba hoberik izan.

Dena den, amesgaizto hori dagoeneko bukatu egin da eta, gainera, abantailaz betetako behin betiko irtenbideak ditugu eskura. Ez zaitez atzean geratu eta zatoz irtenbide hauek eskaintzen dizuten laguntza ezagutzera. Eman ezazu aurrerapauso profesional bat, adabakiak alde batera utziz eta konposizio aurreratuak modu errazean sortuz.

Tailer hau erabat praktikoa izango da. Ariketaz eta jardunbide egokiz beteta egongo da, zure proiektuetan berehala erabili ahal izango dituzunak. Azalpen teoriko aspergarriak alde batera utzita, arazo komunei aurre egingo diegu eta CSS Grid eta Flexbox erabiliz irtenbide eraginkorrak eskainiko dizkizuegu. Azkenean, CSSrekin konposatuz gozatzeko aukera izango dugu.

Doako aukerako tutoretza
Tailerreko 9 orduez gain, prestakuntza honek beste tutoretza-ordu bat eskaintzen du, aukerakoa eta doakoa. Tutoretza hori taldean egingo da interesa duten ikasleekin, eta programazioa prestatzailearekin adostuko da.

Tailer hau ZOOM bideokonferentzia-plataformaren bidez emango da online.
15 lagunentzat mugatua.

 

Ondokoei zuzenduta dago

Front-end garapeneko eta web-diseinuko profesionalak.

Helburuak

  • CSS Grid eta Flexbox konbinatzeak dakarren eraginkortasuna pixkanaka ezagutzea.
  • Tailerra amaitu eta berehala aplikatu daitezkeen konposizio errealak eraikitzea.
  • Bi irtenbideek eskaintzen dituzten jardunbide egokiak eta azken berrikuntzak aprobetxatzea, konposizio-prozesua are gehiago arintzeko.
  • CSS Grid eta Flexbox mugara eramatea, orain arte CSSrekin egin ezin ziren konposizioak sortuz.

Nabarmentzeko edukiak

  • CSS Grid-ek eta Flexbox-ek eskaintzen dituzten aukerak behar bezala konbinatzea.
  • Frakzio-unitateak eta minmax-ak konposizio moldagarriak sortzeko duten ahalmena.
  • Errepikapenak erabiliz egiturak azkar batean eraikitzea.
  • Elementuak inoiz baino erraztasun handiagoarekin kokatzea.
  • Zure proiektuen mantentzea hobetzeko eremuak identifikatu eta sortzea.
  • Edukiak habiaratu eta gainjartzea.
  • Auto-fit eta auto-fill gako-hitzen magia aprobetxatzea.

 

Izena emateko

Lekua gordetzen baduzu, mezu elektroniko bat jasoko duzu prozesua egiteko zenbait argibiderekin. Izena emateko prozesua ez da burutuko ordainketa egin arte.

 

Aurreko edizioak »»