Creativity is Female Workshops
Sormena, teknologia eta talentu handia.
Creativity is Female ekimena baino askoz gehiago da: sormen-industrian emakumeen talentua ikusarazteko, konektatzeko eta sustatzeko gunea da. Oztopoak hautsi, belaunaldi berriak inspiratu eta ikasteko eta elkarlanean aritzeko benetako aukerak sortu nahi ditugu.
Creativity is Female Workshops sormenaren eta teknologiaren unibertsoa aztertzeko diseinatutako tailerren zikloa da, hainbat diziplinatan adituak diren emakumeen eskutik. Gure helburua bikoitza da: alde batetik, sektorean ezberdintasuna markatzen ari den emakumeen talentua ikusaraztea, eta, bestetik, prestakuntza praktikoa eta eskuragarria eskaintzea tresna, prozesu eta sortzeko modu berriak aurkitu nahi dituztenei.
Zer ikasiko duzu tailer hauetan?
- Askotariko gaiak. Arte digitaletik eta diseinu interaktibotik hasi eta sormenari aplikatutako adimen artifizialera arte.
- Ikaskuntza praktikoa. Ez dugu teoriaz bakarrik hitz egiten: tailer bakoitza lehen minututik ezagutza aplikagarriak eramateko pentsatuta dago.
- Profesionalekiko konexioa. Aukera izango duzu sektorean erreferente diren emakumeengandik ikasteko, kezkak partekatzeko eta zure kontaktu-sarea zabaltzeko.
- Sormena eta teknologia maite badituzu edo diziplina berriak esploratzeko jakin-mina baduzu, workshopen ziklo hau zuretzat da.
Programa
- Animazio Generatiboa Cavalry erabiliz [apirilak 10]
- "OH! SISTER Sormenerako tailerra [ekainak 12]
- Adimen artifiziala duten diseinu-proiektuen egiletza eta eskubideak [uztailak 3]
- Zaharkitzea erresistentzia da. Teletestu tailerra [irailak 18]
- Handicap # 1. Prompting jasangarria [azaroak 13]