CRA - Zibersegurtasunari buruzko araudia betetzea
Industria-enpresek zibersegurtasunaren arloko arauetara egokitzeko gero eta behar handiagoa dute, eta horri erantzuteko jarri da martxan tailer hau. Digitalizazioak eta interkonektibitateak areagotu egin dituzte informazioaren segurtasunari lotutako arriskuak; hori dela eta, erakundeek araudi zorrotzak bete behar dituzte, hala nola Cyber Resilience Act delakoa.
Tailer honen helburua da enpresei beharrezko ezagutzak eta tresnak ematea araudi horiek ulertu eta aplikatzeko, eta, hala, azpiegitura kritikoen segurtasuna eta erresilientzia bermatzea. Industria-enpresei laguntzeko diseinatuta dago (automobilgintza, azpiestazio elektrikoak, tren-enpresak, etab.), uler dezaten zer eragin duen Cyber Resilience Act-ek beren sistemen segurtasunean.
Ikuspegi praktiko eta dinamiko baten bidez, parte-hartzaileek egungo araudiei buruz ikasiko dute, CRAren azterketa xehe bat egingo dute eta rol-joko batean parte hartuko dute, non posizio desberdinak hartuko dituzten araudia betetzeko egoera baten barruan.
Tailerraren helburua da enpresei zibersegurtasun-estandarrak betetzeko eta erresilientzia-estrategia eraginkorrak garatzeko tresnak ematea. Teoria eta praktika uztartuta, tailer hau erakargarria da zibersegurtasunaren alorrean indarrean dauden erregulazioen ulermen sakona eta aplikagarria bilatzen duten profesionalentzat.
Egitaraua
Sarrera:
- Zibersegurtasuneko arau-joeren eta horien ondoriozko ekintzen aurkezpena.
- Industrian aplikagarri diren gaur egungo araudien azterketa.
- Testingaren azterketa, araudia betetzeari dagokionez.
CRAren diagnostikoa:
- Cyber Resilience Act-a xehe-xehe.
- CRAren eskakizunen walkthrougha, hobeto ulertzeko.
Rol-jokoa:
- Ariketa praktiko honetan, parte-hartzaileek rol esanguratsuak hartuko dituzte araudia betetzeko egoera batean.
- Galdera-erantzunak