Featured image

Copywriting eta storytelling, Instagram, Facebook eta LinkedIn-erako: estrategia, plangintza eta edukien idazketa (euskaraz)

Eduki bereizgarri bat sortzea, bezero potentzialen arreta erakarriko duena, ikusle huts izatetik jarraitzaile izatera pasa daitezen, ondoren zale izatera (gomenda zaitzaten) eta, azkenik, bezero izatera.

Helburua

Estrategia batekin lan egingo duzu, gero ondo bideratutako egutegi bat sortzeko, eta, jakina, copywriting eta storytelling teknikak erabiltzen ikasiko duzu zure audientzia konkistatzeko.

Gainera, adimen artifizialak emankorragoak izaten nola laguntzen digun ikusiko dugu, bai estrategia, argitalpen-egutegia eta sare sozialetarako edukiak sortzeko orduan.

Nori Zuzendua

Negozio-jabeak edo sare sozialak kudeatzeaz arduratzen direnak, beren sare sozialetan komunitate fidela sortu nahi dutenak, ikusgaitasun objektiboa lortzeko eta, epe luzera, behar zaituztela uste duten bezeroak inguratzeko.

Tailer hau ZOOM bideokonferentzia-plataformaren bidez emango da online.
15 lagunentzat mugatua.

Aurreko edizioak »»