Featured image

ChatGPTren hastapenak (euskaraz)

ChatGPTk goitik behera aldatu du gure gizarte- eta lan-ingurunea; horregatik, garrantzitsua da nola funtzionatzen duen ondo ulertzea, hartara, mota horretako tresna batengatik espero dezakegunaren itxaropen errealistak izateko eta tresna hori zentzuz erabiltzeko.

Hori dela eta, tailer honetan bi alderditan jarriko dugu arreta: alde batetik, GPT motako lengoaia-ereduek nola funtzionatzen duten, zer diren, nola trebatzen diren eta zer nolako jokabidea duten ulertuko dugu.

Bestalde, ChatGPTk eskaintzen dituen aukerak aztertu eta nola erabiltzen den ikasiko dugu. Hori guztia gelditzeko etorri den tresna zoragarri honetan murgiltzea ahalbidetuko diguten adibideen bidez.

 

Gai-zerrenda

  1. Sarrera
  2. Lengoaia-ereduak eta trebakuntza-motak
  3. Tresnak ematen dituen aukerak
  4. ChatGPTren interfazea eta erabilera
  5. Ordezko tresnak
  6. Adibide praktikoak.

 

Nori zuzenduta dago

Informazioa eskuratzeko, edukiak sortzeko eta makina bat aukeratarako elkarrizketan oinarritutako IA-sistema baten ahalmena ezagutu nahi duen edonori.

 

Betekizunak

Ez da aurretiazko betekizunik bete behar.

banner