Featured image

ChatGPT Prompt Engineeringekin eraginkortasunez erabiltzea

Ikastaro honetan, Prompt Engineering teknikak baliatuz ChatGPT teknologia modu eraginkorragoan nola erabili aztertuko dugu.

Azken urteotan, adimen artifizialak azkar egin du aurrera, eta, horri esker, makinekin interakzioan aritzeko modu berriak ezagutu dituzte erabiltzaileek. Bereziki, ChatGPTren teknologia oso tresna erabilgarria da aplikazio askotarako, hala nola bezeroarentzako arreta, testu-sorkuntza eta, are, laguntzaile birtualak.

Hala ere, eraginkorra izan arren, ChatGPT erabiltzea erronka bat izan liteke adimen artifizialarekin ohituta ez dauden erabiltzaileentzat. Zehazki, ChatGPT erabiltzeko oztopo nagusietako bat da teknologiari zer eskatzen zaion ulertzen lagunduko dioten prompta eraginkorrak sortzeko zailtasuna.

Horregatik egin dugu ikastaro hau. Parte-hartzaileei Prompt Engineering-eko tekniken oinarri sendo bat eman nahi diegu, baita ChatGPT eraginkortasunez erabiltzeko behar diren tresna eta trebetasunak ere.

Zure negozioan ChatGPT ezarri nahi baduzu edo, besterik gabe, ChatGPT-ren erabilera aztertu nahi baduzu, ChatGPT-ri ahalik eta etekinik handiena ateratzeko behar duzun ezagutza eta konfiantza emango dizkizu ikastaro honek.

 

Baldintzak

Aldez aurretik https://chat.openai.com/ webgunean doako ChatGPT kontua irekitzea.

 

Egitaraua

  • Sarrera
  • ChatGPT-ren oinarriak
  • Nola erabili ChatGPT modu eraginkorrean
  • Segurtasuna eta datuen babesa ChatGPTn
  • ChatGPT-n Prompt Engineering inplementatzea
  • Prompt Engineering-eko oinarrizko teknikak
  • Prompt Engineering-eko teknika aurreratuak
  • Prompt Engineering egunerokorako
  • Ondorioak eta hurrengo urratsak

 

Nori zuzendua

Prompt Engineering teknikaren bidez ChatGPT modu eraginkorragoan erabiltzen ikasi nahi duen eta adimen artifizialeko teknologia ahalik eta gehien aprobetxatu nahi duen edonorentzat da ikastaro hau. Ikastaro honetan parte hartzeko, ez da beharrezkoa aldez aurretik adimen artifizialeko teknologia programatzen edo inplementatzen eskarmentua izatea.

 

Aurreko edizioak »»