Featured image

ChatGPT-ik haratago: chatGPT erabiltzeko adibide praktikoak

ChatGPT AI tresna sortzailea da, eta bere erabilera ezaguna bihurtu da azkenaldian. Tailer honetan erabilera kasu praktiko batzuk ikusiko ditugu, ariketa praktiko desberdinak egingo ditugu eta erabilerak sor ditzakeen arrisku eta arazoak ere ikusiko ditugu. Era berean, ikusiko dugu beste sormenezko AI tresnak zer lagun diezagukeen gure eguneroko bizitzan, hori guztia modu praktikoan eta elkarlanean.

"Tolosaldeko TIC Astea-ren" hamairugarren edizioaren baitan antolatutako ikastaroa, LEHIBERRIk -Tolosaldeko Lehiakortasun eta Berrikuntzarako Foroa- eta ENPRESA DIGITALAk antolatuta. Ekimen honen helburua da, TIK-IKT erreminten erabilpena sustatzea Tolosaldeko enpresa sarean; banakako enpresari, enpresa txiki eta ertainez osatua dagoen sarean.

 

Nori zuzendua

Hiritarrak, ikasleak, langileak, langabeak, profesionalak, direktiboak eta enpresariak.

 

Informazio gehiago jaso nahi baduzu edota izena emateko, web orri hau bera erabili, edota lehiberri@tolosaldea.eus / telefonoa 943 654 501.

Aurreko edizioak »»