ChatGPT bere lehiakideen aldean: zergatik nabarmentzen da?
Ikastaro honek adimen artifizialeko hizkuntza-ereduen munduan murgilduko zaitu erabat eta zehaztasunez. Zehazki, ChatGPT eta egungo merkatuan dituen lehiakide nagusiak sakonki aztertu eta alderatuko ditu. Hau da: Gemini, Claude eta Copilot.
Ikuspegi praktiko baten bidez, sakonki aztertuko ditugu bakoitzaren ezaugarri bereizgarriak, haien erabilera batzuk eta benetako erabilera-kasu ugari, hartara, eredu eta plataforma bakoitzak dituen berezko indarguneak eta mugak modu integralean uler ditzazun. Azterketa horri esker, ereduak ebaluatzeko eta zeure behar espezifikoen arabera egokiena hautatzeko behar diren tresnak lotuko dituzu.
Helburuak
- ChatGPTren eta AAko beste eredu batzuen arteko funtsezko desberdintasunak ulertzea.
- Zenbait testuingurutan eredu bakoitzak dituen abantailak eta mugak ebaluatzea.
- Behar espezifikoen arabera egokiena den AA eredua hautatzen eta aplikatzen ikastea.
Norentzat
Adimen artifizialeko hizkuntza-ereduen funtzionamenduan eta aplikazioetan sakontzeko interesa duen edonor.
Aurretiazko betekizunak
Gomendagarria da oinarrizko ezagutzak izatea ChatGPT edo AA sortzaileko antzeko tresnak erabiltzen.
Egitaraua
ChatGPT: Ezaugarriak eta funtzionalitateak
ChatGPTren lehiakide nagusiak
- Google Gemini
- Microsoft Copilot
- Anthropic-en Claude
- Kode irekiko ereduak.
Konparazio xehatua
- Erantzunen zehaztasuna eta koherentzia
- Gaitasun multimodalak
- Integrazioak eta ekosistema
- Erabiltzeko erraztasuna eta irisgarritasuna
AAko ereduen etorkizuneko joerak
- Espero diren aurrerapenak
- Erronkak eta aukerak
Ondorioak eta gomendioak
- Beharren arabera eredu egokia hautatzea
- Ezartzeko jardunbide egokienak