Featured image

ChatGPT aurreratua (euskaraz)

ChatGPT tresnak bilakaera handia izan du 2022ko azaroaren 30ean sortu zenetik. Hain zuzen ere, ekosistemari eta funtzionaltasunei dagokienez, ez dio hazteari utzi; bete-beteko plataforma bat izaten hasia da, eta dagoeneko ez da elkarrizketetarako txat-tresna soil bat.

Hori dela eta, ChatGPT tresnarekin dagoeneko aritu bazara, zenbait “prompt” erabili badituzu eta argi baldin baduzu tresna honek batzuetan “aho bete hortz” uzten zaituela, tailer hau zuri zuzenduta dago.

ChatGPTren aukerarik aurreratuenak ikasiko dituzu, besteak beste: tresnatik fitxategiak pasatzea, aztertu ditzan; “Vision” aukerak; DALL·E 3 edo plugin tresnekin irudiak sortzea, eta GPT bikainak. Azken horiek ChatGPTren bertsio txikiak dira, zeregin espezifikoetarako erabil ditzakegunak, guk bakarrik erabiltzeko zein partekatzeko.

 

Programa

  1. Sarrera
  2. ChatGPT Plus eta ChatGPT Enterprise
  3. GPT4 multimodal
  4. API
  5. GPT
  6. Interfazea eta tresnaren erabilera
  7. Adibide praktikoak

 

Nori zuzenduta dago

Dagoeneko ChatGPT ezagutzen duten pertsonak (nahiz eta oinarrizko maila izan) eta tresnarekin gutxieneko kontaktu bat izan dutenak.

 

Betekizunak

ChatGPT zer den eta harekin zer egin daitekeen jakitea. Tresna oinarrizko mailan erabili izana.

banner

Aurreko edizioak »»