Featured image

Business Intelligence Power BI-rekin: sinplifikatu zure enpresako datuen analisia

Datuak erabakiak hartzeko funtsezkoak dira edozein enpresatan, finantzetatik eta salmentetatik hasi, logistika, produkzio eta marketin digitalera arte. Datuen analisia egiteko tresnen eskaintza gero eta zabalagoa den testuinguru honetan, gakoa da negozio-erabiltzailearentzat egokia den tresna bat hautatzea, arina eta eraginkorra. Power BI tresna honek merkatuan lidergoa eskuratu du urte gutxitan.

Zergatik Power BI?
Beste irtenbide batzuetatik bereizten da, Power BI diseinatuta dagoelako enpresako edozein pertsonak, datuetan aditua edo teknikoa izan gabe, hainbat iturritatik informazioa bildu, eraldatu eta txosten bisual argiak eta erabilgarriak sortzeko. Horrela, denbora aurreztu, produktibitatea hobetu eta datuetan oinarritutako erabakiak arinago eta eraginkorrago hartu daitezke, espezialistengan etengabe dependentziarik izan gabe.

"Tolosaldeko TIC Astea-ren" hamairugarren edizioaren baitan antolatutako ikastaroa, LEHIBERRIk -Tolosaldeko Lehiakortasun eta Berrikuntzarako Foroa- eta ENPRESA DIGITALAk antolatuta. Ekimen honen helburua da, TIK-IKT erreminten erabilpena sustatzea Tolosaldeko enpresa sarean; banakako enpresari, enpresa txiki eta ertainez osatua dagoen sarean.

 

Nori zuzendua

Hiritarrak, ikasleak, langileak, langabeak, profesionalak, direktiboak eta enpresariak.

 

Informazio gehiago jaso nahi baduzu edota izena emateko, web orri hau bera erabili, edota lehiberri@tolosaldea.eus / telefonoa 943 654 501.