Featured image

Business Intelligence Power BI-rekin

Datuak eta datuen tratamendua alderdi kritiko bilakatu dira enpresen ezagutza-esparru guztietan (finantzak, salmentak, errentagarritasuna, ekoizpena, kostuak, erosketak, logistika, stock-a, produktibitatea, etekina, kalitatea, bezeroen kudeaketa, marketin digitaleko ekintzen jarraipena, web analitika, sare sozialak...). Eta gero eta gehiago dira merkatuan eskuragarri dauden adimen-tresnak eta datuen analisirako tresnak, enpresa horiek dituzten analisi- eta bistaratze-beharrizanei irtenbide bat ematen saiatzen direnak.

Urte gutxitan, Business Intelligence tresnen merkatuko liderra bilakatu da Power BI. Arrazoia oso sinplea da. Izan ere, negozioaren azken erabiltzaileari zuzenduta dagoen tresna bat da, eta ez datuen teknikari edo espezialistari zuzendutakoa. Dagoeneko ez da beharrezkoa teknikari bat izatea hainbat iturritatik datuak biltzeko, tratatzeko eta gure negozioarentzako erabilgarria izan daitekeen ezagutza ateratzeko.

Helburuak

Ikastaro honetan, parte-hartzaileek Power BI erabiltzeko oinarrizko ezagutzak eskuratuko dituzte, beren negozioetarako erabilgarriak izan daitezkeen kontrol-koadroak eta bistaratzeak sortu, modelatu eta eraldatzeko. Ikastaro erabat praktikoa izango da, non parte-hartzaileek beren datuen eredu propioa sortzen ikasiko duten.

Baldintzak

Datuekin lan egitera ohituta egotea.

Programa

1. Sarrera: Microsoft-en Power BI 
2. Power Query erabiliz datuak kargatu eta eraldatzea

  • Hainbat iturritatik datuak hautatu eta kargatzea.
  • Datuen ereduaren normalizazioa, arazketa eta optimizazioa.

3. Datuen arteko harremanaren eredua ezartzea
4. Kalkuluak sortzea DAX adierazpenen bidez

  • Agregazio neurriak
  • Iterazio neurriak
  • Taula neurriak
  • Denbora adimeneko neurriak

5. Bisualizazioak eta txostenak sortzea

  • Bisualizazioak
  • Segmentagailuak eta iragazkiak
  • Diseinu erakargarri eta eraginkor baterako gakoak

6. Power Service erabilita hodeian partekatu eta argitaratzea

  • Power BI SErvice erabiliz argitaratzea
  • Power BI SErvice erabiliz partekatzea

Aurreko edizioak »»