Featured image

Business Intelligence: aztertu eta partekatu informazioa Power BI erabiliz - MEATZALDEA

Bussiness Intelligencek (Big Data/Small Data) eskaintzen dituen onurak aprobetxatzea ezinbestekoa da edozein enpresarentzat. Hainbat iturritako datuen azterketa automatizatu, eraldatu, neurtu eta automatikoki eguneratuko den txoten grafiko eraginkor batean erakutsiko dituen tresna batek, erakunde batean erabaki eraginkor eta asertiboak hartzen laguntzen du.

Power BI datu kopuru handi bat aztertzea eta informazioa partekatzea ahalbidetzen duen negozio azterketak egiteko aplikazio sorta bat da. Informazioa denbora errealean eguneratzen da eta erakundeko gailu guztietan dago eskuragarri. Erabiltzaileak datuak modu intuitiboan aztertzen ditu eta horrela erantzunak modu erraz batean lortzen ditu. Datu basetako, fitxategietako eta web zerbitzuetako datuak tresna bisualekin konbinatzen baditugu, mezua modu eraginkorragoan komunikatzea ahalbidetuko digun txosten ikusgarriak sortzen lagunduko digu.  

Helburua

Zure enpresako eta proiektuetako datuak aztertzea, arriskuak antzemateko txosten grafiko aurreratuak automatikoki egitea, datuak segmentatzea, aginte panelak modu erraz batean egitea, eta txostenak erakundeko gailuetan argitaratu eta partekatzea.

Tailerrean doakoa den Desktop de PowerBI bertsioa erabiliko da. Edukiak konpartitu eta argitaratu ahal izateko derrigorrezkoa da Pro bertsioaren kontu bat edukitzea.  

Nori zuzendua / Baldintzak

Neurketak egin eta datuak monitorizatu nahi dituzten edozein sektoretako profesionalak, ondoren txosten aurreratuen diseinu eta garapenaren bidez euren prozesu finantzario edo administratiboren errendimendua hobetzeko erabaki eraginkorrak hartu nahi dituztenak.

Power BI kontu bat edukitzea. 

Egitaraua

Power BI Desktop

  • Enpresa bateko datuak eta prozesuak ulertzea
  • Datu iturri askorekin konexioak
  • Datuak inportatu eta eraldatu. Kontsulten editorea
  • Zerrenden diseinua eta datuak prestatzea
  • Zutabe kalkulatu eta neurtuak. Neurri automatikoak
  • DAX lengoaia. Formula erabilienak (TOTALYTD, SAMEPERIODLASTYEAR, CALCULATE, …)
  • Iragazkiak eta segmentuak
  • Datuen aurkezpena. Dashboard
  • Grafikoak esportatu
  • Eredu bat argitaratu

Power BI lainoan

  • Datu multzo bat kargatu eta erabili. Lengoaia naturala
  • Datu multzoak, txostenak eta panelak
  • Power BItik Power Pointera esportatu datu eredu bat
  • Power BIko datuak Excelen aztertu
  • Webean argitaratu
  • Eredu bat partekatu
  • Lan taldeak, eduki paketeak eta enpresan partekatzea

Programa kasu praktikoenen ereduak sortuz garatuko da. 

Izena emateko

Meatzaldeko Behargintzak lagundutako ikastaroa. Meatzaldeko inskripzioek lehentasuna izango dute.

Aurreko edizioak »»