Business Agility: arintasuna negoziora eramatea (Online)
Eraldaketa digitalak aldaketa oso garrantzitsuak ekarri ditu bost eremu handitara: guztiz eraldatu du harreman- eta salmenta-eremua, beste sektore batzuetatik datozen edo gaitasun berriak dituzten lehiakide berriak ekarri ditu, berrikuntza disruptiboa elementu estrategiko gisa planteatu du, balio-proposamenak birdefinitzea eragin du, eta datuak ildo estrategiko bihurtu ditu.
Erakunde tradizionalak jada existitzen ez den errealitate batean eraginkorrak izateko diseinatu ziren. Aitzitik, mundu osoan arrakasta handiena izan duten enpresek lehiatzeko eta antolatzeko beste modu bat bereganatu dute, Business Agility izeneko esparruaren baitan dagoena.
Jardunaldi hau ZOOM bideokonferentzia-plataformaren bidez emango da online.
Edukiera mugatua.
Helburuak
- Arintasunaren balioak eta horiek negozioetan eta profesionalengan duten eragina ezagutzea.
- Arintasuna negozio-inguruneetara nola eraman jakitea: salmenta, erosketak, giza baliabideak, finantzak…
Norentzat
Bere departamentu edo negozio-unitatearen kudeaketan arintasuna eta haren erreferentzia-esparruak nola aplikatu ikasi nahi duten mota guztietako profesional, erdi-mailako arduradun eta zuzendariak.
Edukia
- Arintasuna: Printzipioak eta jardunbideak
- Esparruak eta metodologiak
- Scrum
- Kanban
- Scrumban
- …
- Agile eskalatzea
- Arintasunaren aplikazio praktikoa:
- Erosketak eta salmentak
- Finantzak
- Giza Baliabideak
- Agile lidergoa: Management 3.0