Featured image

Beste AA bat: Hugging Face eta open-sourcearen indarra (Online -Euskaraz)

Hugging Face ezagutu, munduko open-source adimen artifizial sortzaileko eredu-bildumarik handiena. Plataforma honek aurrerapauso handia ekarri du AA sortzailearen esparruan, enpresei ereduetara sartzeko aukera emateaz gain, hauek beren behar espezifikoetara egokitzeko aukera ere emanez. Jardunaldian zehar, Hugging Face ezagutuko duzu eta haren ereduak nola erabili eta pertsonalizatu ditzakezun ikasiko duzu, enpresa-procesuak eta soluzioak optimizatzeko.

 

Jardunaldian landuko diren gaiak:

  • AA sortzailearen inpaktua: AA sortzaileak hainbat industriatan duen eragin handia aztertuko dugu, bereziki nabarmentzen direlarik open-source ereduen eta Hugging Face bezalako plataformen ekarpenak.

  • Hugging Faceren oinarriak: Hugging Faceren historia, misioa eta balioak azalduko dizkizugu, eta guztientzat eskuragarri eta ireki den AAren garapenean duen funtsezko rola azpimarratuko dugu.

  • Hugging Faceren osagai nagusiak: Hugging Face plataformaren osagai nagusiak aztertuko ditugu, eta bakoitzak nola laguntzen duen edozein eskalatako AA proiektuetarako irtenbide oso eta eraginkorrak eskaintzen.

  • Hugging Face-rekin lehen urratsak: Hugging Face erabiltzen hasteko gida praktikoa emango dizugu: kontua sortzetik hasi eta open-source ereduen inplementazio eta doitzeraino.

  • Transformers liburutegia: Hugging Faceren Transformers liburutegirako sarrera eskainiko dugu, ariketa praktikoekin lagunduta.

  • Flowise-rekin integrazioa: Zure AA proiektuak nola indartu azalduko dugu, Hugging Faceren ereduak Flowise-rekin integratuz, bi plataformen onena uztartuta irtenbide berritzaile eta sendoak lortzeko.

Jardunaldi honen helburua da Hugging Face plataformak AAren garapena nola berritzen ari den modu integralean ulertzea, eta teknologia open-source-ari esker zure proiektu enpresarialak hobetzeko tresna horiek nola aprobetxatu erakustea.

Nori zuzendua: Jardunaldi hau Hugging Face plataforma eta open-source ereduak hobeto ezagutu nahi dituen edozein profesionalentzat da.

Baldintzak: Ez da aurretiazko ezagutzarik behar.