Featured image

Basquerville Festibala 2024

 

Design & Tech | Diseinu grafikoaren eta teknologiaren inguruko euskal festibala

Basquerville enpresa-berrikuntza diseinutik eta teknologiatik bultzatzeko ekitaldia da, lehen mailako konferentzien, workshop espezializatuen eta networking askoren bidez. Esperientzia inspirazionala da, praktika profesionalerako ezagutza aurreratua ekarriko duena.

Hiru egunetan zehar Gasteizko alde zaharreko Villa Suso jauregi errenazentista eszenatoki ideala izango da talentu berriak ezagutzeko, nazio eta nazioarteko hizlariekin konektatzeko eta tokiko industriako erreferentziak eta bide berriak jasotzeko. 

Aukera paregabea sektoreko profesionalen onenengandik ikasteko diseinua, programazioa, interakzioa, motion, errealitate birtuala eta artisautza eta fabrikazio digitaleko modu berriei buruz. Erreserbatu data eta eman izena lehenbailehen.

Plazak mugatuak dira!

https://basquerville.eus/eu/

 

AGENDA (programa xehetasunez ikusteko egin klik hemen: https://basquerville.eus/eu/programa/)

URRIAK 17 (OSTEGUNA)
09:30-10:00 Akreditazioa
10:00-10:15 Ongietorria
10:15-11:05 Marmol [interiorismo]
11:10-12:00 Flan [Adimen Artifiziala/ sormen-kodea]
12:00-12:30 Atsedena/networking
12:30-13:20 MARCE DE MEDEIROS [artisautza digitala/errealitate birtuala]
13:25-14:15 MAHAI-INGURUA: Zirkularitatea (gaztelaniaz)


14:15-16:00 Bazkaltzeko geldialdia


16:00-16:15 Arratsaldeko akreditazioa
16:15-17:05 RAQUEL MEYERS  [mekanografia hedatua/pixelart]
17:05-17:30 Atsedena/networking
17:30-18:20 MAITE ZABALETA [diseinu editoriala]
18:25-19:15 DIXON BAXI [branding internazionala] (ingelera + gaztelera)


19:30-21:00 [HARROBY] by Begihandi → Xabier Isasti, Garazi Conde, Julen Asga (kunsthal), Irati Antia eta Maria Perearekin


URRIAK 18 (OSTIRALA)
09:30-10:00 Akreditazioa
10:00-10:15 Ongietorria
10:15-11:05 Jon Zabalegi [diseinu grafikoa/tipografia]
11:10-12:00 Xabier Zirikiain [diseinua/ negozio ideiak]
12:00-12:30 Atsedena/networking
12:30-13:20 Wallijai [motion graphics/branding]
13:25-14:15 Cuchillo (gazteleraz) [web diseinu aurreratua]


14:15-16:00 Bazkaltzeko geldialdia


16:00-16:15 Arratsaldeko akreditazioa
16:15-16:05 Illo (ingeleraz) [motion graphics/branding]
17:05-17:30 Atsedena/networking
17:30-18:20 Helena Malvido [diseinu grafikoa/branding]
18:25-19:15 Talia Cotton (ingeleraz) [sormen-kodea/diseinu animatu interaktiboa]
20:00-23:00 [JAIALAB] IKA MIKA (mikro irekia/networking) + ARDILUZU (Graphic recording) + SESSIÓN VJ BUKLEH

-------------------

SARREREN SALMENTA - Pack Txotx, eguneko sarrerak eta workshopak - (Eskuragarri orrialdearen amaieran "hurrengo ekitaldiak" jartzen duen atalean) Informazio gehiago: https://basquerville.eus/eu/

Pack Txotx- 70€
Aurtengo Basquervillera zatozela argi duzuenontzat bai ala bai. early bird abonua urriaren 17 eta 18ko jarduera guztietara sartzeko: ponentziak, networking, Harroby eta Jaialab.

Urriaren 17ko sarrera - 35 €
Jaialdiaren bi jardunaldietara joaterik ez duzuenontzat, hemen duzue eguneko sarrera, eta, gainera, ostiral gaueko Jaialab-era sartzeko aukera.
 

Urriaren 18ko sarrera - 35 €
Jaialdiaren bi jardunaldietara joaterik ez duzuenontzat, hemen duzue eguneko sarrera, ostiral gaueko Jaialab-erako sarrera barne.

 

Workshop Marce Medeiros - 90€ 


Workshop Talia Cotton - 90€ 
 

 

 

Aurreko edizioak »»